2022-2023

ATZERA BEGIRA...

Gasteizko erdi aroko tokiak ezagutzeko, hirian zehar ibili ginen gida batekin, eta asko ikasi genuen. 

Garaiko arkitektura nolakoa zen ezagutu ondoren, geure gazteluak sortu ditugu. Begira ze politak!


Proiektuari amaiera emateko, garai hartako antzerki bat prestatu genuen eta gurasoen aurrean egin genuen. Asko gustatu zitzaigun prestatzea, bakoitza garaiko pertsonaia izan ginen!

ZEIN IZANGO DA GURE KLIMA?

Talde bakoitzak klima bat landu dugu, batzuk Europakoak, beste talde bat Espainiakoak, beste bat Euskadikoa, eta beste batzuk mundukoak. Bestalde, bi taldek klima aldaketa landu zuten, horrek guretzat izan ditzakeen ondorioak eta aurre egin diezaiokegun modua.


Galdera-erantzunen joko bat prestatu genuen gai landuak gurasoentzat zer ikasi duten gurekin ikus dezaten! Ze ondo pasatu genuen eta zenbat ikasi dugu!

Adi egon ziren, jakingo dute galdetzen diegunari erantzuten? ;)