JUMANJI III
Ekaiberriko irteera
Ikasten, jolasten, eraikitzen, esperimentatzen eta taldean lan egiten... Zatoz ikustera!
SEC!
UNIBERTSOLARIAK
Iepa lurtarrak! Hona hemen gure super proiektua!
AI ZAPOTXIN
Esne bidea izeneko galaxian gaude
eta unibertso osoan galaxia asko daude.
Meteorito, kometak, izar iheskorrak,
satelite, planetak eta izar mordoa.
Ai Zapotxin ez dakit zer egin
gela hontako sateliteekin.
Unibertsoa aztertzeko teleskopio handiak
ta misio bereziak abiarazten dira.
Ezagutzen duguna da txiki-txikia
baina unibertso osoa da izugarri handia
Ai Zapotxin ez dakit zer egin
gela hontako sateliteekin.
EGUZKI-SISTEMAN ZEHAR
Gure planeta lurra izena du
(e)ta eguzki sisteman dago
izar erraldoi baten inguruan
biratzen gara urtero.
Berezko argia dute izarrek
beharrezkoa bizitzeko
egunean zehar pizten du argia
(e)ta neguan berotzeko.
Familia handia xelebrea dugu
elkarrekin bizi gara
bakoitzak bere bidetik doa
orbitatik tipi-tapa.
Merkurio, Artizar, Marte eta Lurra
Jupiter eta Saturno
Urano eta azkena Neptuno
neba-arrebak ditugu!
BADABADUN
Bira osoa emateko urte bete behar dugu
orbitatik gira-bira gure izarra da Eguzkia.
Badabadun badun badun badunbadero(BIS)
Lehenengo mugimendua errotazio-higidura
Bueltak ematen ditugu ziba handi baten moduan.
Badabadun badun badun badunbadero(BIS)
Bigarren mugimendua translazio-higidura
Ilargiak guri bira, gure planeta Eguzkira.
Badabadun badun badun badunbadero(BIS)
Felix Austrian jaio zen 1969ko apirilaren 20an. Gaur egun jauskaria eta astronauta da.
2012. urtean, 3 errekor hautsi zituen: estratosferatik salto egin , 1357,64 km orduko abiadura lortu eta 38.969 metrotik salto egin.