DENBORA IZAN DA GURE GAIA.
Zein garrantzitsua den denbora gure bizitzan!
Ez genuen imajinatzen berarekin lanean hasi garen arte.
Gurekin bazaudete, ikasi ditugun gauza batzuk erakutsiko dizkizuegu.
Denbora geure buruarekin aztertu dugu: gure iragana, oraina eta etorkizuna
IRAGANA
ORAINA
ETORKIZUNA
Zer izan nahi duzu? 🤔
Gauza interesgarriak ezagutu ditugu erlojuari eta existitzen diren erloju motei buruz
BUKATU DUGU GURE EGUTEGIA!
AURKEZTEKO PREST!
Proiektu honetan hainbat paisaia ezagutu eta aztertu ditugu: lautadako, kostaldeko eta mendiko paisaiak.
Gure paisaiak ere sortu ditugu.
ASMAKIZUNA
Udan jendez beterik,
neguan huts-hutsik;
zutik baino jende gehiago
egoten da han etzanik
ABESTIA
Urteak ditu lau soineko
loreduna udaberrirako
eguzkitsua udarako
urre-kolorea udazkenerako
eta zuri-zuria negurako
AURRERA DOA PROIEKTUA
Gure azken fitxak lantzen ari gara.
Gure artean elkarri laguntzen diogu dena ondo ateratzeko.
Guztiok lan handia egin dugu gure proiektua ondo amaitzeko.
Azken produktua aurkeztea besterik ez zitzaigun falta.
BEGIRA !!
KAIXO!
Aurten Lehen Hezkuntzan gaude. Bide berri hau hasteko prest !!
AURRERA!!
Ikasgelan ikasitako guztia ikusteko, kalera atera gara Musika-Eskolara irteera bat genuela aprobetxatuz ipuin kontalari bat ikusteko. Esperientzia atsegina eta oso interesgarria izan da.
Orain, ikusi eta ikasi duguna eraikitzea dagokigu.
Bai dibertigarria, eta ondo geratu zaigu, ezta?
Gustatzen zaizue?
Espero dugu gustatu zaizuela.