2025 urtea -  XXIII edizioa
Teatro Laburreko Sariak
Café Bar BILBAO
             TARTEAN Teatroa

 

- OINARRIAK -


1.- Cafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. "Formato txikia"-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa "erreza" izan daitekela.
Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera.

 

2.- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.
Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke lan bakoitza.
Gaztelaniazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.

 

3.- Saria, dirutan,  800 €  izango da (Legez aplika daitekeen atxikipenari lotutako saria) modalitate bietan.

Antzezlanak Cafe Bar Bilbao webean publikatuko dira.

TARTEAN Teatroa saiatuko da lan hauen irakurketa dramatizatua egiten egileak -eta testuak berak- baimentzen badute.


4.- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.


5.- Gidoiak emailez bidaliko dira Café Bar Bibao-ra:

      info@bilbao-cafebar.com

      Epemuga 2025ko Abenduak 31

Bi fitxategi bidaliko dira, honela izendatuta:
X-testua eta X-datuak 

(X = antzezlanaren izenburua)

X-testua fitxategian, Gidoia joango da, egilea identifikatu barik.

    X-datuak fitxategian egilearen datuak: Izen-abizenak, bizilekua, teléfono

zenbakia...

 

6.- Horrez gain gutun bat bidaliko da Cafe Bar Bilbao-ra…

         Cafe Bar Bilbao
        Plaza Berria, 6 - 48005 Bilbao
eta bertan NANaren fotokopia eta Zinpeko aitorpena, sinatuta, zera

adierazten: “gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena”.

 

7.- Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literarioa…) eta antzezgarritasuna; hau da, aurreko arauan apaitutako formato txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.

 

8.- Epaimahaiak ahalmen guztia edukiko du sariak emateko edo eman barik uzteko, hala balegokio. Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.

 

9.- Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira betiere, baina Cafe Bar Bilbaok baimena izango du lana bere webean publikatzeko edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (TARTEAN teatroa).  

 

10.- Edozelan ere, hemen aipatutakoaz aparte, egileak edo beste inork saritutako lana argitaratu edo eskenaratuko balute, jasotako sariaren berri eman beharko da publizitaterako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan.

 

11.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.