Sitea eguneratzen gabiltza, parkatu eragozpenak / Estamos actualizando el site, perdonad las molestias
Luki gure basoko laguna da, eta Berangoko mendietan bizi da. Baina, ba al dakizue nola ezagutu genuen? Hona hemen bere istorioa!
Luki mendian bizi zen, urrunetik haurrak jolasean ikusten zituen, baina gizakiengandik urrun mantentzen zen. Egun batean, ke usain arraroa nabaritu zuen eta bere lagunekin zuhaitzak desagertzen ari zirela konturatu ziren.
Luki gerturatu zenean, enbor handi batek harrapatu zuen eta ezin izan zen mugitu. Zorionez, Berangoko eskolako haurrak mendian ibilaldi bat egiten ari ziren eta haren intziriak entzun zituzten. Guztien artean Luki askatu zuten eta eskolara eraman zuten sendatzera.
Eskolan, Lukik haurrekin jolastu, margotu eta euskara gehiago erabiltzen animatu zituen, baina, denborarekin, mendia eta bere lagunak faltan botatzen hasi zen. Umeek ulertu zuten eta mendira itzultzen lagundu zioten. Agurtu aurretik, Luki hitzeman zuen itzuliko zela haiek ikustera, eta, horregatik, batzuetan eskolako leihoetan bere buztanaren ile-xerlo bat agertzen da. Horrek esan nahi du... bisitan etorri dela!
Luki es nuestro amigo del bosque, y vive en las montañas de Berango. Pero, ¿sabéis cómo le conocimos? ¡He aquí su historia!
Luki vivía en el monte, veía jugar a niños desde lejos, pero se mantenía alejado de los humanos. Un día notó un extraño olor a humo y con sus amigos se dieron cuenta de que los árboles desaparecían.
Cuando Luki se acercó, un enorme tronco le atrapó y no pudo moverse. Afortunadamente, los niños de la escuela de Berango estaban dando un paseo por el monte y escucharon sus gemidos. Entre todos liberaron a Luki y la llevaron a la escuela para curarlo.
En la escuela, Luki jugó con los niños, pintó y les animó a hablar más en euskera, pero con el tiempo empezó a echar de menos la montaña y a sus amigos. Los niños lo comprendieron y le ayudaron a volver al monte. Antes de despedirse, Luki prometió volver a verlos y por eso a veces aparece en las ventanas del colegio un mechón de su cola. ¡Eso quiere decir... que ha venido de visita!