Elkarbizitzako dignostikoa egin genuenean hainbat helburu adostu ziren eta erabaki ezberdinak hartuz joan gara: HBSP/HPB inklusiboa, bi irakasle gela barruan, metodologia eta esperientzia berriak ezagutu,…
Azken hauen artean IK/KI programa dugu: “Ikasteko kooperatu / kooperatzen ikasi”. Hau da, taldean eta elkarlanean ikasten irakasteko programa.
Programak hiru eremu nagusi ditu, hiruak ezinbestekoak eta elkarrekin gurutzatuak doazenak:
Talde kohesioa (A eremua)
Lankidetzan aritzeko egiturak eta teknikak (B eremua)
Taldean lan egiten irakastea, hau da, taldearen antolaketa eta ebaluazioa (C eremua)
IK/KI batzordearen proposamena: gaia tutore bileretatik eta mintegietatik bideratzea da. Hau da, batzordetik eta Talde Koordinatzailetik jarraipena egitea eta bizipenak konpartitzea.
Tutoretzatan: A eremua landu, kohesioa alegia, eta C eremua, oinarrizko taldeak (O.T) antolatu, hau da, taldeak osatu, karguak banatu eta horien jarraipena egin.
Mintegietan: B eremua landu, egitura ezberdinak gogoratu/ezagutu, erabili eta esperientziak konpartitu. C eremuan, errubrikak, hau da, ebaluatzeko-kalifikatzeko txantiloi zehatzak eta mailakatuak. Eta A eremua ahal den neurrian edo beharra ikusten denean.