Arriskuak: sexting-a



ZER DA?

- Terminoak SMS bidez bidaltzen ziren eduki sexualetan du jatorria (Sex + Texting)

- Beste pertsona bati norberaren irudi intimoak bidaltzea.

- Bikote harremanetan geroz eta sarriago, adin guztietan.

- Berez ez da arrikutsua, baina arazo larriak sortu ditzake batez ere haur eta gazteen artean.

- Kalteak larriak eta askotan konponezinak izan daitezke.


SEXTING-ARI LOTURAKO ARRISKUAK

- Intimitatea, ohorea eta norbere irudia kaltetzea.

- Ziberjazarpena eta lintxamentu digitala.

- Porno mendekua.

- Sextorsioa.

- Haur pornografiari lotutako delituak.


SEXTING SEGURURAKO GOMENDIOAK:

- Sexting-a egiteko erabakia patxadaz, presio barik hartu, arriskuez kontziente izanda.

- Sexting-a norekin egin behar den baloratu: beste hori pribatutasuna eta intimitatea babesteko prest dago?

- Irudiak bidaltzeko erabiliko den gailua (tableta, mugikorra...) fidagarria dela konprobatu (birusak, wifi konexioa...)

- Aurpegia ez erakutsi, eta geolokalizazioa desaktibatu.

- Gailutik (edota lainotik) irudiak ezabatu. Hartzaileari gauza bera egiteko eskatu.


Baimenik gabe partekatzea dela eta.

Irudi intimoak baimen barik partekatzeak irudi horietan agertzen diren pertsonen eskubideak urratzea dakar, eta beraz, guztiz ilegala da, bereziki pertsona horiek adin txikikoak badira.

Delitu mota honetan lehen erruduna irudia lehenengoz partekatzen duena da. Edozein modutan, irudi hori berbidaltzen dutenak bere konplizeak dira.

Gehien bat, emakumeak izaten dira egoera horiek pairatzen dutenak (geroz eta gazteagoak)


Nonekalogoa:

1. Norberaren askatasuna oinarrizko eskubidea da, besteen intimitatea errespetatu eta besteei zurea zaintzeko exijitu.

2. Internetez irudi intimoak patekatzea arriskutsua da. Pentsatu eta erabaki.

3. Mugikorrean irudi intimoak gordetzea oso kaltagarria izan daiteke.

4. Zure mugikorrera beste norbaiten irudi intimoa iristen bada, irudi hori ez da zurea, bertan agertzen den pertsonarena baizik.

5. Beste norbaiten irudi intimo bat edukitzeak ez dizu erakusteko edo partekatzeko baimenik ematen.

6. Besteen irudi intimoak baimen barik partekatzea delitu larria da.

7. Adin txikikoen irudi intimoak ekoiztea, edukitzea edota bidaltzea haur pornografiari lotutako delitua izan daiteke.

8. Norbaiti bere intimitatea lapurtu badiote bere irudi baten bidez, ez izan konplizea. Jarri zaitez bere tokian eta bidalketa-katea moztu.

9. Norbaitek irudi intimoak baimenik gabe partekatu dituela entzuten baduzu, salatu. Kontu hau denon ardura da.