ZALDIBARKO ZABORTEGIA

DIANA SÁNCHEZ, ANARTZ CABANELAS eta NAHIA GALLO

ZER GERTATU ZEN? ZERGATIK GERTATU ZEN? ZEINTZUK IZAN DIRA ONDORIOAK? ZEIN DA GAUR EGUNGO EGOERA?


KOKAPENA

NON DAGO ZABORTEGIA?

ZALDIBARKO ZABORTEGIA

SARRERA

ZER EGITEN DA?

HISTORIA

GERTAERAK

ARAZOAK AURRETIK

LUIZIA

SUTEA

GAS TOXIKOAK


LANGILEEN BILAKETA

ZENBAT DENBORA DESAGERTURIK?

DNA-REN BIDEZKO IDENTIFIKAZIO TEKNIKA

ONDORIOAK

AIREAREN KUTSADURA

ATMOSFERA

URA

  • Non dago zaldibar?

  • Non dago zabortegia?

Zabortegia Egoarbitza mendiaren magalean dago. Zaldibarko hirigunea, berriz, 6 bat kilometrora dago; hala ere, tartean zenbait auzo ditu, hurbilago. Harana geografikoki Deba ibaiaren arroan dago. Zabortegiaren hondakinen isuri likidoek, beraz, ibaiadarraren bidea egiten dute.

ZABORTEGIA

  • Dimentsioak

  • Historia

  • Ezaugarriak

- Dimentsioak: 137.259 metro karratu, 2.744.975 metro kubiko.

- Historia: Verter Recycling 2002 S.L. zaborraren sektoreko Bizkaiko enpresa bat da, Zaldibarko zabortegiaren hondamendiarengatik ezaguna. Verter Recycling 2002 SL enpresak Zaldibarko Kondia baserrian du egoitza eta hamar langiletik behera ditu.

-Ezaugarriak: Zaldibarko zabortegiak hurrengoak zituen:

%23a lurra.

%22a biogas balorizazio zentralen hondakina.

%17a papergintzako lokatzak.

%13a siderurgiako zepa.

%10a eraikuntza eta eraisketa hondakina.

%0,57 amiantoa (16.148 tona edo 1.468 kamioikada) (beste batzuetan %0,16 aipatu da). Batez ere obra hondakinak, berrienak zabortegiaren "gain aldean", eta zaharrenak gune sakonetan, luiziaren sektoretik gertu. Hauek 2012koak ziren (urte horretan 337 tona jaso zituen; 2019an, 4.258 tona).

KUDEATUTAKO HONDAKINAK

  • Zein hondakin kudeatzen ziren Zaldibarko Zaboregian?

Hondakin industrialen tratamendua

Zaldibarko Zabortegian kudeatzen ziren hondakinak, hondakin industrialak ziren.

Industria-hondakinak industria-jarduerak sortutako fabrikazio-, transformazio-, erabilera-, kontsumo-, garbiketa- edo mantentze-prozesuetatik sortzen direnak dira.

GERTAERA

Zer gertatu zen? Zein ondorio izan zituzten?

  • urte batzuk lehenago

  • luizia

  • langileen bilaketa

  • sutea

urte batzuk lehenago

  • Luizia saihestu zitekeen?

2017az geroztik, urteroko topografia txostenek Zaldibarko zabortegian "mugimendu esanguratsuak" detektatzen ari ziren, eta normaltzat jotzen ziren arren hauek hiru hiletik behin zainketa gomendatzen zuten; Eusko Jaurlaritza jakinaren gainean zegoen.

2019ko urrian, ingeniaritza txosten batek zabortegian hobetu beharreko zenbait puntu seinalatzen zituen, hala nola hondakinak babestea ur filtrazioak ekiditeko, eta aldapan dauden lurzatiak egonkortzeko.

2019ko ekainean, Jaurlaritzako Ingurumen Saileko inspekzio batek zabortegiak segurtasun baldintzen betetasun maila "baxua" zuela ebatzi zuen, Ingurumen Baimen Bateratua berresteko irregulartasunak zuzendu behar zituela seinalatuz. Enpresari irailean jakinarazi zitzaion, baina txostena azaroan tramitatu zen.

Otsailaren 3an, Joaquin Beltran langileak arrakalen berri eman zion enpresari, horrekiko zuen kezka handia adieraziz eta hondakin gehiago ez sartzeko espreski eskatuz. Halere hondakin deskargak ez zuen etenik izan: besteak beste, arrain usteleko kamioi bat eta egurra zekarten beste zenbait sartu ziren.

Alberto Sololuzek ere komentatua zuen etxean, "azken hilabeteetan ikusten ari zenarekin kezkatua" eta "ohiko kamioi kopurua baino askoz ere gehiago" iristen ari zelako. Beste langileen arabera, zoruan "zaratak" ere entzun zitezkeen. Enpresa Beltran lasaitzen saiatu zen, eta Infotop enpresari ikerketa topografikoa eskatu zion.

Otsailaren 5ean topografoek ikerketa abiatu zuten, irekitzen ari ziren arrakaletan sentsoreak ezarriz.

LUIZIA

  • Noiz gertatu zen?

  • Zergatik gertatu zen?

  • Nola gertatu zen?

Luizia otsailaren 6ko 16:15etan gertatu zen. 800.000 bat metro kubiko hondakin mugitu ziren (mendi hegi oso bat), Montia izeneko zonaldean, 330 metro luze eta 160 metro zabaleko lur jausia eraginez; guztira 2.780 metro kubiko eremu bat hartuz. AP-8 autobidean ere sartu ziren. Momentu horretan zazpi langile ari ziren zabortegian lanean, tartean Joaquin Beltran (hondeamakinan), 17 urteko semea, eta Jose Maria Vera.

Rodolfo Martín, makinaren barrura igo, eta "surfean bezala", 100 metro beherago gelditu zen. Txisko Beltrán ere maldan behera 200 metro erori zen, lesio larririk egin gabe. Alberto Sololuze baskulan lanean ari zen, eta uste dute Joaquin Beltran harenganantz zihoanean, luiziak biak azpian harrapatu zituela.

Egun horretan, zabortegiko jabeak bertan izan zen, eta kazetariekin hitz egin zuen, "Alberto eta Joaquín bere lagunak zirela" esanez. Lehen uneetan, luiziak sei langile harrapatu zituela uste zen. Hala ere, haietako lau telefono mugikorrez lokalizatzea lortu zituzten, bi falta zirela ohartuz. Luiziaren zati txiki bat N-634 errepidean eta AP-8 autobidean sartu zen, eta galtzadaren erdia blokeatu zuen. Hondakin multzo horrek 4 bat tona zuen, 30 metro inguruan zabaldurik, 4 bat metroko altuerarekin.

Zirkulazioa bi norabidetan moztua geratu zen; Ermuko udaltzain batzuk bertaratu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Ertzaintzako kideak heldu ziren. Babes Zibileko beste indarrak ere laster ailegatu ziren; guztira 45 pertsona aritu ziren lan horretan. Aldiz, otsailaren 6tik 7rako gaueko 01:00etan, ustekabean, erreskate taldeek hondakinen artean amianto kantitate handia aurkitu zuten. Babeseko ekiporik ez zutenez, lanak eten zituzten. 07:00 alderako, ingurabide bat ireki zuten AP-8an.

LUIZIAREN ONDORIOAK

  • Langile batzuk desagertu egin ziren hondamendiaren artean

Luiziaren ondorioz zabortegian lan egiten zuten bi langile galdu ziren.

Otsailaren 6tik, hau da, lur-jausia gertatu zen egunetik, Segurtasun eta Larrialdietako Zerbitzuek (Segurtasun Sailekoek zein Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek) egindako lehen bilaketa- eta erreskate-lanen ondoren, lantalde bat eratu zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ezarritako lege-esparruaren babesean, lerradura egonkortzeko eta Bilaketa Operatiboaren segurtasuna bermatzeko beharrezkoa zen Obra Zibilari ekiteko.

Beltrán eta Sololuze erreskatatzeko lanak luizia gertatu zen egunean bertan hasi ziren.

Otsailaren 7ko goizean, OSALANen aginduz lanak eten ziren, amiantoaren arazoa zela eta; material horrekin lan egiteko prestatutako lan taldeek 15:00ak aldean berrekin zioten erreskate lanari.

Otsailaren 8an, hondakinen azpian zenbait ibilgailu aurkitu zituzten, desagertutako langileenak izan zitezkeenak.

Otsailaren 9an, lanari berrekin zitzaion hondeamakinak erabiliz.

Otsailaren 10ean, Arriola eta Beltran de Heredia Sailburuek bilaketa lanen etena iragarri zuten. Erabaki hau geologoek emaniko aholkuari jaramon eginez hartu zen, hondakin multzoaren ezegonkortasunaren aurrean.

Otsailaren 13an, gorpuen bilaketa lanei berrekin zitzaien geoteknia espezialista gehiagoren laguntzarekin. Operazio honetan, hondakin multzoa egonkortu ostean haren gainean pista batzuk eta segurtasun aldapak eraikitzea aurreikusten zen, langileak egon zitezkeen eremura segurtasunez hurbildu ahal izateko. Lan horietan lixibatuak bideratzeko ubideen prestaketan aritu ziren.

Otsailaren 15ean jada hondeamakinak eta 23 metrotako beso mekaniko bat lan eremuaren gainera ailegatu ziren, gorpuak zeudekeen gunera ailegatuz. Beste zona laranja bat ere mugatu zen, zabortegiaren ezker aldean, baserrien inguruan.

Apirilaren 5eko arratsaldean, bilaketa-taldeek Alberto Sololuzeren ibilgailua aurkitu zuten hondakinen artean. Artean, kalkulatzen zen desagertuak estali zezakeen hondakin multzoaren herena arakatua zela. Apirilaren 12rako, arakatutako hondakin kopurua 80.625 tonatakoa zen.

ALBERTO SOLOLUZE

JOAQUIN BELTRAN

DNA-REN BIDEZKO IDENTIFIKAZIO TEKNIKA:

Teknika honen bitartez Alberto Soroluzeren gorpua identifikatu zuten.

Aurkitu zuten hezurren DNA Albertoren senideen DNAekin konparatu zuten eta kointzidentziak zeudela konprobatu zituzten.

SUTEA

  • Zer gertatu zen?

  • Zergatik gertatu zen?

Otsailaren 6ko arratsalde-gauean lanean aritutako erreskate taldeei ez zitzaien han zeuden amianto kantitate handien berririk eman. Osalan lan segurtasuneko agentziak biharamunean eman zuen abisua, autobidean pausua ireki ostean. Honen ondorioz, lanak eten zituzten. Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren arabera, Verter Recycling enpresak Europako araudia betetzen zuen produktu arriskutsu hori biltzeko. Hala ere, amianto hau ez zen beste zaborretatik bereizten. 16.148 tona amianto zeudela kalkulatzen da.

Otsailaren 6ko luizian ez ziren zabortegiaren lixibiatu eta dekantazio baltsak hondatu (honek hondamendia larriagoa bihurtuko baitzuen), bai ordea eroritako sektoreetatik baltsa horietara zihoazen ubideak. Eitzagako zenbait baserritako iturri propioetan uraren kutsadura detektatu zen eta, otsailaren 11n, Jaurlaritzako osasun teknikariek Eitzaga eta Sallabente auzoetako biztanleei iturriko urik ez erabiltzea gomendatu zieten: ez edateko, ez sukalderako, ez animalientzat.

Otsailaren 8ko goizaldean zabortegiaren zati batek su hartu zuen. Jaurlaritzaren arabera sua espontaneoki piztu zen, zabortegietan ohikoa den era batean, eta metanoari egotzi zitzaion. Sua itzaltzeko, Kantabriari laguntza eskatu zitzaion suari airez aurre egiteko. Hala ere, berriro ere luizi berriak sortzearen arriskua zela eta, ez zen ur isurketarekin jarraitu. Keak izua zabaldu zuen Ermuan eta Eibarren zehar. Eusko Jaurlaritzak bidalitako Airearen Kalitatearen Kontroleko Sareko unitate mugikor batek kutsadura maila "parametro normaletan" zegoela adierazi zuen.

Otsailaren 10ean suteak jarraitu zuen, kea Ermua eta Eibarko atmosferan barreiatuz. Zenbait auzokideren esanetan, ez zen Zaldibarko zabortegian sua ikusten zuten lehen aldia.

Otsailaren 8tik 14ra, suak ez zuen etenik izan, eta zabortegiaren beste sektore batzuetara zabaldu zen. Ordura arte, zabor multzoaren ezegonkortasunak ez zuen uzten sutearen foko nagusietara ailegatzen, eta lanak haraino ailegatzeko azpiegiturak ezartzera zuzendu ziren: pista egonkorrak, makina astunak hurbildu ahal izateko. Otsailaren 15ean, hondeamakinak lurra isurtzen hasi ziren sutearen zenbait fokoren gainean. Biharamunean suhiltzaileak sutearen goiko sektorera ailegatzea lortu zuten, hura itzaltzeko lurra isurtzen hasiz. Makinaria astuna aseguraturik lan egiten ari zen, balizko luizi berriengandik babesteko. Otsailaren 18an sutea itzalitzat eman zen, eta 19an tximiniak operatibo ezartzeko lanean ari ziren. 20an, Arriola Sailburuak zabortegia bisitatu zuen, eta sutea geldiarazi zuten langileei (Moyua enpresakoak eta Saitec injenieritzakoak, zabortegiko urjentziako lanetarako kontratatuak) eskerrak eman zien. Baina 22:00ak aldean sua berpiztu egin zen eta gauean makinek ezin zutenez lanik egin, otsailaren 21ean lanei berrekin zitzaion, 15:00etarako amatatutzat emanez.

Martxoaren 12an, herritarren artean alarma piztu zen zabortegian kea ikustean. Halere, Jaurlaritzatik ezeztatu zuen sua zenik, hondakinak mugitzen ari ziren makinek altxatutako hautsa eta lurruna zela argituz.

Apirilaren 4ean, Ingurumen Saileko Aitor Zuluetak adierazi zuen gasen kontrolerako lanak "praktikoki amaituak" zeudela.

Apirilaren 24-5 gauean sua atzera berpiztu omen zelako alarma zabaldu zen. Beste iturri batzuen arabera, ostera, argi foko baten argitasuna baino ez zen.

ONDORIOAK

  • AIREAREN KUTSADURA

  • URAREN KUTSADURA

  • LURRAREN KUTSADURA

AIREAREN KUTSADURA


AIREA

Suteek zenbait gas askatu zituzten, eta, epe laburrean, airearen kalitatea asko hondatu zuten. Hiru egun geroago, airean dioxina eta furanoen 700 femtogramo detektatu ziren metro kubikoko, maila normalak 30 eta 10 zentogramo bitartekoak direnean. Eusko Jaurlaritzak Eibar, Ermua eta Zaldibarko biztanleei aire zabaleko kirolik ez egiteko eta etxeak ez aireztatzeko eskatu zien.


Kontua da suteek zabortegian botatzen dituzten dioxinak Viktor Yushchenko pozoitzeko erabiltzen direnen oso antzekoak direla 2004ko hauteskunde-kanpainan. Yushchenko bizirik atera zen, baina agente kimikoek aurpegia desitxuratu zioten. Zaldibarko egoera desberdina da, normala denez, baina adibideak, Berraondok berak aipatuak, ez du argitu eskualdeko kezka.

DIOXINAK

OMEk bereziki ohartarazi ditu, zuhurtziaz bada ere. Gizakiok, oro har, dioxinen eraginpean gaude, bereziki elikagaien bidez, eta, beraz, ez dute eraginik osasunean. Hala ere, "esfortzuak" egitea gomendatzen du esposizio-mailak murrizteko, "toxikotasun-ahalmen handia" duelako.

AMIANTOA

Beste elementu batek alarma guztiak pizten lagundu du: amiantoa. Zabortegiak 6.000 tona material baino gehiago jaso zituen, oso toxikoa eta oso polemikoa 2018tik 2019ra bitartean. Agintariek zabortegiko hondakinen zerrenda jaso zutenean, gorpuen bilaketa gelditu egin zen. Amiantoa zigilatuta ematen da, baina hautsita espora hilgarriak aska ditzake.

Eibarren eta Ermuan egindako aire-neurketek ez dute ohikotik kanpoko amianto-mailarik erakutsi. Baina aipamen hutsa nahikoa izan da bi langileen bilaketa atzeratzeko eta gobernuaren eta enpresaren aurkako kritikak pizteko, hark legez gordetzen baitzuen.


URAREN KUTSADURA


Substantzia bat azido ala basea den jakiteko, pH eskala erabiltzen da. Eskala hau 0tik 14rarte doa. 0 balorea balorerik azidoena da eta 14 balorea, balorerik basikoena. Oso azidoa den substantzia balore baxua izango du pH eskalan. Eta oso basikoa den substantzia, balore altua.

Badaude beste substantziak 7ren inguruko balorea dutenak pH eskalan. Substantzia hauei neutroak deritzaie eta “pH neutro” dutela esango dugu (adibidez, gure gorputza garbitzeko xaboi edo krema asko).

Gorputz-garbitasunerako produktu neutroak saltzen dizkigute azidotasuna ona ez delako osasunerako baina ezta azidotasunik gabeko produktuak ere.

Badakigu gure azalaren azalean milaka mikroorganismo bizi direla, zikinkeriaz elikatzen direnak. Baina elementu horiek ez dira negatiboak gure gorputzarentzat; izan ere, gure dermisaren pHak duen izaera azidoari esker, bakterioen eta patogenoen hazkundea inhibi daiteke, eta, gainera, oztopo ezin hobea da oxidazio-prozesuen aurrean.

Hala, azalaren maila (5.5) ez den beste pH bat duen xaboia erabiltzen badugu, mikroorganismo horien funtzioa alda dezakegu. pH neutroa (5.5 mailakoa ere) duten xaboiez ari garenean, ez dugu esan nahi pH-a oro har neutroa denik –kasu honetan 7. mailan kokatu beharko litzatekeelako–; aitzitik, esan nahi dugu gai horren pH-mailak neutroak direla gure azalaren aurrean, eta patogenoetatik babesten gaituzten mikroorganismoak ez direla aldatuko.

Zabortegiaren inguruko ibaietan izaera azidoa duen Amonioa detektatu zen, luiziaren ondorioz.

LURRAREN KUTSDURA


Zabortegirako erabilitako lurrek kutsadura eta degradazio edo hondatze bat jasaten dute.

-Lehenengo eta behin kutsadura kimikoa daukagu, zabortegian dauden hondakin kutsakorrengatik (istripua egon ala ez). Nekazal eta industrial jardueretan ere ematen da. Hondakin hauek lurzoruan gelditzen dira eta denboraren poderioz pilatzen dira. Batzuk mikroorganismoei esker desegin daitezke baina askotan landareek xurgatzen dituzte eta kate trofikora hedatzen dira. Landareentzako toxikoak direnek ere, flora berriztatzea ekiditen dute.

-Gehiegizko gatzikotasuna (salinizazioa) ere kaltegarria da, batez ere, euri gutxi dagoen lurraldeetan, kaltegarria delako landareen hazkuntzarako.

-Hondatze fisikoa ere gerta daiteke. Zabortegi inguruko lurran kamioi asko iragaten direnez, lurra konpaktatzen da eta lur horretan ezingo da aire berri eta ur berririk sartu, bizitzarako beharrezkoa dena. Higadura ere gehiegizkoa izan daiteke.

Guzti honek desertifikazio arriskua dakar, non emankorra den lurzoru batek, bere produktibitatea eta bizitza sortzeko ahalmena galtzen baituen.

Horretarako erabiltzen ez diren lekuetan botatako zaborrak arazo handiak sortzen ditu plastikoaren eta material sintetikoen ondorioz, eta denbora asko behar dute degradatzeko.

Industriek beren hondakin toxikoak kontrolik gabe askatzeak lurzoruak kutsatzen ditu, eta iragazte bidez eskualdeko ur-gorputzak ere kutsatzen ditu.

Meatze-konpainiek metalak erauzteko proiektuan zianuroa, beruna, artsenikoa, azido sulfurikoa eta merkurioa bezalako substantziak erabiltzen dituzte, ingurumenerako toxikoak direnak.

Izurriteak akabatzeko landaketetan erabiltzen dira, intsektizidak, pestizidak eta fungizidak, bai eta ongarriak ere, metaketa toxikoaren iturri dira, eta hainbat urtez egoten dira inguruan.

AMAIERA