Hauek dira, interesatuta egotekotan, bidalitako argazkiek bete beharko dituzten baldintzak:
Bidalitako argazki guztietan matematikarekin zerikusia duen elementuak agertu behar dira: proportzioak, simetria, zatikiak, figura geometrikoak...
Argazkiak ikasleek egindakoak izan behar dira, Google-etik hartutako irudiek ez dute balio!
Bidalitako argazkiek ezin dituzte edonoren nortasuna edo emozioak mindu, hau da, argazkien zuzentasuna mantendu behar da Beurkoko ikasle eta langile guztien erosotasuna zainduz. Ez ditugu inor iraintzen duten irudirik hartuko!
Argazkiak bidaltzeko adierazitako epea errespetatu behar da. Epez kanpo ez da argazkirik onartuko.