Eskola Agenda 2030 Beurko BHI

Beurko BHIko Eskola Agenda 2030 hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen ingurumena eta alderdi soziala era iraunkorrean hobetzeko helburua daukan ekintza plana da. 

Funtsezko oinarri moduan, ikastetxearen ingurumena zaintzea, berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea eta tokiko komunitatean aktiboki partea hartzea izango lirateke.

Agenda 2030 munduaren garapen iraunkorra lortzeko Nazio Batuek 2015. urtean lorturiko akordioa da. Dokumentu honetan 17 Garapen Iraunkorrerako Helburu finkatu ziren (Euskadin 17+1), gizarte zuzenago bat, pobreziarik gabekoa, eta mundua eta bere biztanleen bizitza babesteko eta hobetzeko sorturikoak.

Agenda 2030 aurrera ateratzeko eta gure inguruko arazo ekosozialei aurre egiteko, ezinbestekoa da nazioarteko komunitate osoa inplikatzea eta bere konpromisoa lortzea, enpresetatik hasita, unibertsitate eta eskoletatik igarota, eta udal- eta eskualde-gobernuekin bukatuta.

Ikasturte bakoitzean, Garapen Iraunkorrerako Helburu bat aukeratuko da, eta horren inguruan landuko da programa. Gaia aztertu ostean, eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egingo da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definituko dira eta abian jarriko dira.