Zer egin daiteke Ikaskom sarearekin gai honetaz formazioa izateko?

Ikastetxean bertan

Ikastetxean gai horri buruzko formazioa egiteko, "Partekatuz ikasi" programaren bidez egin daiteke. Horretarako, 2020-2021 ikasturterako Bikaintasunerantzko proiektuen deialdian, 25. Esperientzia eskatu behar da, eta tertuliei buruzko prestakuntza adostu hor agertzen diren ikastetxe batekin.

Hemen eskaera egiteko esteka.

Ikas.kom sarearen bidez bi prestakuntza mota egin daitezke:

  • Tertulia dialogikoei buruz: Klaustro osoarekin edo talde batekin prestakuntza-saioak antola daitezke. Saio kopurua lortu nahi den sakontze-mailaren araberakoa izango da. Gutxienez bi saio egingo dira, eta horietan teoria eta praktika bat sartuko dira.

  • Ikas Komunitateei buruz: Ikas Komunitateei buruzko prestakuntzaren barruan, Tertulia dialogikoei buruzko modulu bat dago. Ikas Komunitateetako prestakuntzan 25 ordu ingurukoa izaten da ikastetxean, klaustro osoarekin (salbuespen gisa, etapa bateko irakasleekin, bereziki Bigarren Hezkuntzan). Prestakuntza horretatik abiatuta, ikastetxe batek erabakitzen du Ikas Komunitate bihurtu nahi duen ala ez, edo Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuaetako bat egin nahi duen, Tertulia Dialogikoak tartean. Prestakuntza-egutegia ikastetxearekin adosten da, baina ahalik eta intentsiboena izatea gomendatzen da.

Prestakuntza eskatzeko:

  • Emailez egin daiteke: ikas.kom@ berritzegunenagusia.eus / luisa.jaussi@berritzegunenagusia.eus

  • Telefonoz: 946569690 Luz. 128


Ikastetxetik kanpo

  • Prest_Gara ikastaroen bidez. Urtero eskaintzen da gai honekin lotuta prestakuntzaren bat.

  • Ikasturtean zehar gai hauen inguruan prestakuntza antolatzen da.

20-21 ikasturterako datak eta deialdiak ateratzen direnean hemen informazioa emango dugu