Webgune honek Berritzegune Nagusiko Hizkuntza taldeak ikasturteetan zehar sortu dituen hainbat webgune eta baliabide biltzen ditu: berritzeguneetako kideen arteko lan-saioak, formazio-ikastaroak, jardunaldiak, unitate didaktikoak eta askotariko baliabideak...
Hizkuntzaren didaktika eta metodologia dute material guztiek ardatz eta hizkuntzen trataera integratua eta integrala bultzatu nahi dute. Webgune guztiak sarbide publikoa dute eta bertako material guztiak deskargatu eta erabili daitezke.