Lan plan orokorra

LAN PLAN OROKORRA. ZER? ZERTARAKO? NOLA? NOIZ?

Proiektuan markatutako helburu estrategikoak zein orokorrak gauzatuz joan ahal izateko ondoko planifikazio proposamenarekin abiatu gaitezkeela deritzogu.


Eskola Txikietako Zuzendarien mintegiak:

  • Egitekoa:
    • Zuzendari mintegien egiteko nagusia Eskola Txikien beharrizan propioak aztertzea eta diagnostikatzea izango da.
    • Baita behar horiek asetzeko proposamenak lantzea eta elkarri laguntzea ere.
  • Antolaketa:
    • Probintzia bakoitzak bere antolatzeko era propioak zehaztu beharko ditu.
    • Antolaketa on bat egitearekin taldean lanean jardun ahal izateko erraztasuna, gertutasuna eta eraginkortasuna bermatu nahi da.
    • Bilerak Berritzegune ezberdinetan izango dira eta Koordinatzaileak arduratuko dira bileren kudeaketaz, deialdiak egiteaz, proposamenak luzatzeaz …

Eskola Txikietako Zuzendarien Topaketak:

  • Egitekoa:
    • Esperientzien trukaketa gune bat sortzea da lan dinamika honen zeregina.
    • Hausnarketa saio bezala ere planteatu daitezke, gai orokorrei buruz aritzeko, nortasun ezaugarrietan sakontzeko.
  • Antolaketa:
    • Probintziaka egingo da topaketa, baina, gaiak edo lan dinamikak elkarrekiko lotuak izango dira probintzia ezberdinetan. Arabakoak, gutxi izateak dinamika apurtu ez dezan, Bizkaitarrekin zein Gipuzkoarrekin elkartzeko aukera izango dute.
    • Probintzia bakoitzean 2 koordinatzaileek egingo dituzte antolaketa lanak eta saioen kudeaketa eta ondorioen jasoketa.

Eskola Txikietako irakasle berrientzat hasierako formazio saioak:

  • Egitekoa:
    • Eskola Txikietan berriak diren irakasleentzat formazio saioak eskainiko dira Eskola Txikien ezaugarri propioetara ondo egokituz joan ahal izateko.
    • Formazio hauetarako gaiak eta lan ildoak koordinatzaileek adostu eta landuko dituzte eskolen errealitate ezberdinetatik abiatuta.
  • Antolaketa:
    • Probintziaka antolatuko da formazioa, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
    • Koordinatzaileek ardura hartu beharko dute formazio saio horiek nola banatu eta ardura nola hartu adosterakoan.

Eskola Txikietako irakasleentzat sakontzeko formazio saioak:

  • Egitekoa:
    • Adin aniztasunaz, txikitasunaz eta landa eremuan kokatuta egoteaz hausnartzea, proposamen berritzaileak lantzea eta inplikazio pedagogiko zein profesionalez pentsatzea izango da saio hauetan bultzatuko den zeregina.
  • Antolaketa:
    • Probintziaka egingo da formazioa.
    • Parte hartuko dutenak Eskola Txikietan esperientzia duten pertsonak izango dira, ikasturte batzuetan zehar esperientzia izan dutenak.
    • Guztion ekarpenak kontuan izan beharko dira, baina, koordinatzaileak arduratuko dira gaiak zentratzeaz, lan ildoak proposatzeaz, hausnarketarako abiapuntuak markatzeaz ...

Eskola Txikietako Lakuako Batzorde Nagusia birsortzea eta horren koordinazio lanak:

  • Egitekoa:
    • Eskola Txikien Plan estrategikoa diseinatzeaz arduratuko da lan talde hau.
    • Eskola Txikien testuinguruan inportanteak diren aktoreen parte hartzea bermatu beharko da.
  • Antolaketa:
    • Hezkuntza Saileko Zuzendaritza ezberdinek, Landa Garapeneko Zuzendaritza ezberdinek, Eskola Txikietako Koordinatzaileek, Gurasoen ordezkariek eta Udal txikien ordezkariek parte hartuko dute lan saio hauetan.
    • Gaiak planteatzeko plan estrategikoan zehaztutako helburuetatik abiatu beharko da.
    • Egoerak aztertuta Eskola Txikien errealitateari erantzun propioak emateko bideak diseinatu beharko dira.