JARDUERAK eta BALIABIDEAK

ACTIVIDADES y RECURSOS

Baliabideak

0- Komunikazio eta elkarlanerako erremintak:

bideo eta audio konferentzietarako zerbitzu erabilerraza da. Ez da kontua sortu behar, konferentzia bat sortzeko honi izen bat eman eta esteka partekatzea nahikoa da. Pantailan duzun edozein aplikazio, dokumentu,... konpartitu ahal izango dituzu eta eman beharreko azalpenak/feedback-a landu batez ere behar handiagoa duten ikasleekin, eta bestetik, proiektu fase kritikoetan. Bideoa azalpena hemen eta idatzizkoa hemen.

proiektuak aldi berean eta taldean gestionatzeko egokia. Online. Ikusi adibide bat. Trellok funtsezko hiru osagai ditu: taulak, zerrendak eta txartelak. Bideo azalpena hemen.

  • Taulak. Eremu horietan antolatzen dira proiektuak, hau da, guztiaren oinarria dira. Komenigarria da gai bakoitzerako bat sortzea: taldeak, proiektuak, ordutegiak, egutegiak eta abar. Taulak sortu eta izendatu ondoren, prest egongo dira informazioz betetzeko.

  • Zerrendak. Taula bakoitzaren barruan, zeregin jakinak zerrendetan zehazten dira.

  • Txartelak. Zerrenda bakoitzaren barruan, edukiak are gehiago zehaztuko dituzten txartelak eransten dira.

  • lankidetzarako arbel digitala online. Bideoa hemen.

1- Marrazketari dagokionez

1.1-Educacionplastica.net webguneko baliabideak

Bistak: oinarrizkoa. Bertako piezetatik abiatuta bistak marraztu.

Bistak: ertaina. Aurrekoa bezala baina maila altuagoa.

3D pieza sorgailua: objektuak 3Dn sortu eta ondoren bistak maraztu.

Isometriko ariketa sorgailua.

1.2- Mongge.com webguneko materiala

Bistatik perspektibara.

Perspektibatik bistetara.

Normalizazioa.

1.3- Tinkercad.com webguneko materiala

3D diseinua: Betaurrekoak, xakeko pieza, erregela eta giltzatako bat.

1.4- web.autocad.com web aplikazioa

2D marrazketa teknikoa lantzeko.

1.5-Onshape.com

3D diseinua: maila altua. Tutorialak.

2- Zirkuitu elektriko/elektronikoei dagokienez

2.1-PhET simulazio libreak:

Ohm-en legea

Faraday-ren legea.

Kable- erresistentzia

Kondentsadore-laborategia

KZ zirkuituen laborategi birtuala

KA zirkuituen laborategi birtuala

2.2-Tinkercad.com webguneko materiala

Ohm-en legea

serie-paralelo zirkuituak

protoboard plakari sarrera.

elektronika analogikoa, digitala eta robotika (arduino bitartez) lantzeko proiektu sinpleak azaltzen dira.


3.- Makinak eta mekanismoei dagokionez

3.1.1-Construct a bridge

Zubiak eraikitzeko jokua. Erronkak.

3.1.2-Cargo Bridge2

Zubiak eraikitzeko jokua. Erronkak.

3.2-GearSket.ch

Engranajeak ezkuz marrazteko aukera. Transmisio ariketen azalpenetarako aproposa izan daiteke. Adibidea.

3.3-Mecabricks.com

Lego piezekin osagaiak eraikitzeko aukera ematen duen web aplikazioa.

3.4-Gears generator eta Woodgears

Engranajeen sorgailua honek simulazioa egiteko aukera ere ematen du.

3.5-Pulley calculator

Uhaldun poleen sistemen azterketarako egokia izan daiteke.

3.6-Chain sprocket calculator

Katedun engranaje sistementzat oraingo hau.

3.7-Mechanichal mechanisms

Mugimendu eraldaketak mekanismo ezberdinak erabiliaz. Azalpenak.

3.8-Mecatronica: paperezko mekanismoak.

Paperezko mekanismoak eta hauek muntatzeo dokumentazioa. Etxean egiteko aproposak!!

3.9-Pneumatika simulatzailea

Oinarrizko pneumatikako osagaiak erabili daitezke.

3.9-LogicLab

Pneumatika sakonago aztertzeko aukera ematen du. Zazpi ariketa prestatuta daude momentuz.


4- Programazio eta robotikari dagokionez

4.1-Code.org

Blokeka programatzen hasteko webgunea. Mailakatuta eta ordenagailurik gabe programazioa lantzeko baliabideekin.

4.2-Scratch3.0 (Mblock 5.0 izan liteke beste aukera bat)

Bloke bidezko oinarrizko programazioan sartzeko modu aproposa dugu. Bertan baliabide ugari dago. Adibidez, tutorialak, gurasoentzako atala,...

4.3-Makecode:

Programazioa eta robotika online lantzeko aukera. Microbit plakaren programazioa simulatzeko aukera ematen du. Bloke bidez programatu daiteke baina baita JavaScript lengoaia bitartez. Adibidea.

5- Jardueren sorkuntzarako erremintak

5.1-Educaplay:

Eduki bloke ezberdinak lantzeko aukera ematen du. Jarduera ezberdinak gara daitezke modu ludikoan;. adibidez, erronkak. Interesgarria izan daiteke lehendik garatutako edukiak finkatzeko-errepasatzeko; hau da, ikasleek sortzeko jarduera horiek eta besteekin partekatzea. Ikusi bi adibide hauek:

Sortutako baliabidea ikastetxeko moodle, classroom,... plataformetan txerta daiteke.


Jarduerak - Proiektuak

BIDEO-JOKUA programatu SCRATCH3.0n.

Ikasleen egoeraren arabera (programazio mailari dagokionez), lan ildo hau planteatu daiteke:

1-Code.org webguneko 2. ikastaroa egin; modu gidatuan ikasleek garatu ditzazkete sekuentziak, iterakzioak, bigiztak, baldintzak,...

2-Scratch 3.0: ingurune honetan bideo-jokua planteatuko dugu. Lehenengo mailarako planteatu dugu baina aukeratutako zailtasun mailaren arabera maila altuagoetan aplika daiteke. Ikusi honetarako prestatu den aurkezpena.

3-Jokuen bitartez planteatu dugunez, interesgarria izan liteke informatika kreatiboa dokumentutik ateratako 4. unitatea landuz, ikasleari bidaltzen zaion azken ataza bere bideo-joku propioa izatea.


Ospitale baten eraikuntzaren maketa:

Txinan ospitale bat 10 egunetan eraiki dute. Eraiki dezaten ikasleek maketa bat. Lanketarako nahikoa material dugu hemen. Eraikuntza baten fase ezberdinak aztertuko dira:

    1. Eraikuntzen osagai nagusiak aztertu beharko dituzte. Egituretako osagaiek jasaten dituzten esfortzu nagusiak aztertu. Esfortzuak hobeto jasateko

    2. Diseinua taldean erabaki beharko dute eta elkarren artean banatu. Taldekide bakoitzak egindako diseinua eta taldean erabakitakoa aurkeztu beharko dute. Diseinuak formatu digitalean egin daitezke erreminta ezberdinak erabiliaz: Tinkercad, SketchUp, Floorplanner,...

    3. Etxean lor daitezken materialak erabili beharko dituzte horretarako. Hemen adibidea paperarekin.

    4. Atzaza: lan-prozesua eta eraikitako proiektua (lortu bada) erakustea 2 minutuko bideo batean.

Efektu kateatuzko makina:

Ikusi dugun bezala segurtasun neurriei begira, kontaktu zuzenik ez izatea ezinbestekoa da. Guk hori lortuko dugu efektu kateatuzko makina bat eraikiz. Edo behar bada Rube Golderg makina bat eraikiz. Honetarako etxean topa ditzakegun materialak erabili beharko dira. Muga bezala jar genezake 3 etapa egotea, adibidez.

Mekanismo baten eraikuntza:

Mekanismoen eraikuntza kartoia edo paperaren bitartez: adibidez, webgune honetan adierazten dituztenak. Oso gauza politak egin daitezke. Adibidez, txalotu hainbeste merezi duten horiek!!

Interneterako konexiorik ez? Jolastera!