Egun batzuk pasa dira online irakaskuntza martxan jarri behar izan genuela EAE osoan. Eskola guztietan presaka eta korrika mugitu behar izan genituen baliabide guztiak erronka berri horri aurre egiteko. Hasieran bi asterako izango zela uste bagenuen ere, berehala konturatu ginen luzerako joko zuela.