SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK-PROIEKTUAK

EUSKARA ETA LITERATURA


(* Berria) Ikasturte bukaera hurbil dugularik, zer proposatu ikasleei?

Arloari lotutako gogoeta eta, aldi berean, sekuentzia didaktiko labur baten ezaugarriak biltzen dituen aurkezpen-gogoeta bat dakargu atal honetara.

Euskara eta Literatura arloaren beraren ezaugarriei eta helburuei erreparatu beharko genieke eta hortik abiatuta erabaki ikasturte amaieran zer nolako ebidentziak jasoko ditugun gure ikasleek zer egiten ikasi duten jakiteko. Bada, helburu hori lortu nahi du Bloggeando taldekoek proposatu eta guk geuk ere bultzatzen dugun Genially aurkezpen honek. Iradokizun eta proposamen onak topatuko dituzue bertan.


  • Ahozko ondarea bildu eta hizkeraren ikuspegitik eta baita gure historiatik ere garatutako materiala da.
  • Bideo-fitxak dira materialaren oinarria: bideoa eta bideoari lotutako proposamen zein azalpenak.
  • Proposamen guztietan ikasleek bideoak ikusi, entzun eta lanketa bat egin behar dute.
  • Bideo-fitxa guztiak mailaka, gaika eta ikasgaika daude sailkatuta, irakasle bakoitzak interesatzen zaiona erraz aurki dezan. Adibide bat duzue hemen:
  • Euskara, integrazio hizkuntza (DBH)

Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz

ETBko Tribuaren Berbak saioko materiala erabiliz, euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa lantzea da material honen oinarria. Hamaika sekuentzia daude. Bi aukeratu ditugu:

Jolas gaitzen euskararekin

Eskolaz kanpo aisian aise

Adibide egokiak dira konpetentzien garapenean oinarritutako printzipio metodologikoak bultzatzeko. Etapa eta maila guztietarako Sekeuntzia didaktikoak eta proiektuak dituzue:

- 1. zikloa 1. eta 2. ikasmailak

- 2. zikloa 3. eta 4. ikasmailak

KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK

Webgune hauetan sekuentzia didaktikoak testu tipo eta generoen arabera daude antolatuta. Ikasleek komunikazio egoera jakin bati lotutako testu generoa ekoitziko dute.

Aurreko bi webguneetako unitate didaktiko batzuk dituzue hemen. Unitate horiek osorik baliatzeko aukerarik izan ezean, jarduera batzuk oso erabilgarriak izan daitezke.

Komikia sortzeko unitate didaktikoa. Komikien ezaugarriak aztertuko dituzte, narrazioak irakurri, aukeratu eta moldatu egingo dituzte komiki bihurtzeko. KOMIKIA EGITEN

Aiton-amonei elkarrizketak egin eta antzinako ohiturei buruz galdetuko diete.

Gure herriak izan duen biztanleria-hazkundea aitzakia moduan hartuta, Udalari gutun bat idatziko diote ikasleek, biztanleriaren aldaketak direla-eta herrian sortu diren behar berriengatik eskaerak egiteko.

Ikasleek euren herriaren edo auzunearen itxura edo bizi-kalitatea hobetuko lukeen produktu bat asmatu, eta haren iragarkia egingo dute. Horrez gain jarduera bat hautatuko dute magazinea osatzeko:

        • Herriko edo auzuneko pertsona ezagun bati (benetakoa edo irudizkoa) elkarrizketa egitea.
        • Musika-talde baten edo abeslari baten kanta bat aurkeztea, haren biografiarekin batera.
        • Narraziotxo bat edo antzerkitxo bat egitea, zeure inguruko eguneroko egoerak erakusten dituena, soinu-efektuak eta guzti.
        • Koordinazio- eta muntaia-taldea osatzea. Magazinea zuzenduko du, aurkezpenak egingo ditu, amaiera...
        • Irakaslearen beste proposamen batzuk.
    • EGUNEROKOA (DBH4)

Eguneroko literario bat ardatz hartuta (Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabe. ELKAR argitaletxea), ikasle bakoitza berea idazten hastea da helburua. Testua irakurriko dute, atalka, eta narrazioen barne-egitura eta baliabide orokorrez gain, egunerokoak bereizgarriak eta propioak dituen ezaugarriak barneratuko dituzte.

Sekuentzia honetan jenio batzuk (Einstein, kasurako) ezagutu eta euren zailtasunei eta lorpenei buruzko ikerketa egin ondoren biografia berezi bat idatziko dute ikasleek. Formatu inprimatuan * NOTA TXARRAK ETA JENIOAK

“Orient Expresseko hilketa” Agatha Christie-ren eleberri ospetsua izango da abiapuntu. Ikasleak ipuin-kontalari arituko dira. Bakoitzak kapitulu bat irakurriko du eta gero besteei kontatuko die. Bitartean, besteak entzule aktiboak izan beharko dira nobelaren mamiaz jabetzeko.

Unitate honetan olerkiak landuko ditugu. Ozen zein isilean irakurriko dituzte olerkiak, buruz ikasiz, eta, azkenik, gu geu poeta bihurtuko gara. Gai bat aukeratu eta olerkia sortu ondoren, haren inguruko bideoklipa edo making of-a egingo dugu.