JARDUERAK

EUSKARA ETA LITERATURA


1.- GURE ALBISTEGIA (LH-DBH-Batx.)

EGUNERO ALBISTE BAT AUKERATU, IRAKURRI ETA KONTATU

    • Albisteak bilatzeko guneak: https://www.berria.eus/, https://www.argia.eus/, https://aldizkaria.elhuyar.eus/, https://www.eitb.eus/eu/
    • Albistea aukeratu eta galdera hauei erantzun: Zer gertatu da? Zergatik aukeratu duzu?
    • Ekoizpena: idatzia (10 lerro gehienez) zein ahozkoa (minutu 1 gehienez) izan daiteke. Ekoizpenaren denbora zein luzera ikasleen adinaren eta etaparen arabera erabakiko du irakasleak.
    • Ahozko grabazioa egiteko eskuko telefonoa erabil daiteke, edo mikrofonoa baliatuta, ordenadoreko aplikazioa. Drivek ere aukera ematen du ahots bidezko testua idazteko (tresnak atalean, ahots bidezko idazketa aukeratu).
    • Hemen dituzue zenbait aholku irakurketa ozena eta ahozko grabazioa egiteko.
    • Drivean jarri azalpenak.

2.-JARRAIBIDEAK IDAZTEN. ZAINDU GAITEZEN! (DBH, Batxilergoa)

Gasteizko Berritzeguneko kideek proposatutako erronka honetan hauxe egingo dute ikasleek:

    • Etxealdian norberaren burua zaintzeko jarraibideak/aholkuak idatziko dituzte.
    • Galderen bidez bideratuko da gogoeta.
    • Jarraibideak kontuan hartuta, asteko eta eguneroko plangintza osatuko dute.
    • Bukatzeko, prozesuaren gogoeta egingo dute.
    • Atazak burutzeko laguntzak ematen zaizkie (testua idazteko gidoia, irakasleentzako informazioa, erreportaje bat…).
    • Hemen duzue erronka: Zaindu gaitezen!

3.- KORONABIRUSAZ (eu/es/en) (DBH4)

  • Komunikabideetako hiru testu labur (euskaraz bata, gaztelaniaz bestea eta hirugarrena ingelesez) biltzen ditu DBH4. mailarako jarduera honek.
  • Ikasleek testuak irakurriko dituzte eta galderei erantzun.
  • Bukatzeko, idazlan labur bat proposatzen zaie.
  • Testuak eta jarduerak

4.- FAKE NEWS: INFORMAZIOAN BARRENA (DBH 4 eta Batxilergoa)

Gasteizko Berritzeguneak planteatzen duen erronka honetan hauxe egingo dute ikasleek:

    • Kazetari bihurtuta, covid-19ari buruzko albiste bi sortuko dituzte: bata, faltsua; eta bestea, erreala.
    • Ikaskideek sortutako albisteak aztertu eta “fake news”ak detektatu behar dituzte.
    • Horrez gain, albisteak emango dituzte bideo grabazioan telebistako esatarien gisa...
    • Prozesua bideratzeko galderak eta erronka hemen duzue: Fake news

5- IRAKURRIAREN ULERMENA LANTZEKO SEKUENTZIA BAT (DBH)

    • Emakume zientzialariak: Mary Somerville dibulgazioaren dama artikulua irakurriko dute ikasleek.
    • Horretarako, irakurri aurretik, bitartean eta ondoren faseei lotutako galderei erantzungo diete.
    • Hemen duzue sekuentzia: Testua eta galderak (word)/ Testuak eta galderak ( pdf)
    • Irakurriaren ulermena ebaluatzeko txantiloiak ere hemen dituzue: PDF formatuan eta Word formatuan.

6.- ALTXORRAREN BILA (LH)

Gasteizko Berritzeguneko kideek proposatutako erronka honetan hauxe egingo dute ikasleek:

    • Ikerketa txiki bat burutuko dute etxe barruan eta objektu bat bilatu.
    • Egindakoa grabatu eta Whassap-ez bidaliko diote irakasleari.
    • Bukatzeko, hiru testu labur idatziko dituzte: bata, euskaraz; bestea ingelesez eta hirugarrena, gaztelaniaz.
    • Hemen duzue erronka.

7.- IRAKURRIAREN ULERMENA LANTZEKO TESTUAK (DBH)

8.- IRAKURRI ETA IRAKURRI (maila guztiak)

9.- GAUR EGUNGO EUSKAL LITERATURA. TESTU TXATALAK IRAKURRI ETA LEXIKOA LANTZEN (DBH4 eta Batxilergoa)

10.- NARRAZIO BAT BOST MINUTUAN IDAZTEKO (Batxilergoa)

  • Jarduera honek irakurriaren ulermena, literaturaren lanketa eta sormena uztartzen ditu, B. Atxagaren Ipui bat bost minutuan izkribatzeko testuan oinarrituta.
  • Irakurri aurretik, komeni da lexikoaren lanketa egitea (testuko hitz batzuen sinonimoak edo esanahiak eman, edo ikasleei bilatzeko eskatu eta denen artean hiztegitxoa osatu...)
  • Komeni da, baita ere, "eszenarioa" atontzea: ikasleei proposatu, esaterako, testuaren instrukzioei jarraituz, erloju bat aurrez aurre edukitzeko, leiho baten aurrean eserita egoteko ...
  • B. Atxagaren Ipui bat bost minutuan izkribatzeko testua irakurriko dute, bi aldiz, hobe.
  • Irakurritakoan, gauza bera egiteko eskatuko diegu: Hitz bat… beste hitz bat…hau da, narrazio labur bat .asmatzeko (Imitazioz, bertan irakurritakoaren antzeko bat sortuz edo beste bat, arras desberdina, bizi eta sentitzen dutena kanporatzeko... ).

11.- JENDE OSPETSUA COVID-19 GARAIAN. NOLA ERAGIN DIE EGOERAK? ( DBH)

Gasteizko Berritzeguneko kideek proposatutako erronka honetan hauxe egingo dute ikasleek:

    • Talde kooperatiboetan egingo dute lan.
    • Ardurak banatu eta pertsonaia ospetsu baten gaineko idazlana eta aurkezpena egingo dituzte.
    • Egitekoak 6 atal ditu.
    • Esteka honetan duzue erronka.

12.- LEXIKOA LANTZEN. GURE GURUTZEGRAMAK EGITEN (maila guztiak)

    • Gurutzegramak bete:

(DBH-Batx.) https://euskaljakintza.com/ariketaguztiak/hitz-jokoak/

1 2 3 4 5 6 7 8 9 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26

  • Nork bere gurutzegrama/ hizki salda sortu.
  • Irakasleak proposatutako gai baten ingurukoa ere izan daiteke.
  • Drivean jarri

13.- EUSKAL TRIBIALA: JOLASTEN ETA TRIBIAL GALDERAK SORTZEN (LH eta DBH)

    • Jolastu tribial online aplikazioarekin: http://jakina.eu/
    • Denen artean, gai baten inguruko galderak sortuko ditugu : bakoitzak bi edo asmatuko ditu
    • Asmatutako galderen zerrenda drivean ikusgai jarri
    • Testuen zuzenketa egin (ikasleen arteko zuzenketa bultzatu).

14.- ERREZETAK PRESTATU ETA KONTATZEN (LH)

    • Errezeta bat prestatu dezakete ikasleek.
    • Azaldu egingo dute nola egin duten.
    • Gasteizko Berritzegunekoek garatutako erronka duzue hemen: Sukaldaria sukaldean

15.- LEXIKOA LANTZEN. HITZA PASA (maila guztiak)

16.- NIRE IZENAREN HISTORIA (LH)

Gasteizko berritzeguneak proposatzen duen erronka honetan, hauxe egingo dute ikasleek:

    • Ikerketa txikia egingo dute ikasleek: gurasoek izen hori zergatik aukeratu zuten, izenaren jatorria...
    • Izena idatzi eta haren historia jasoko dute.
    • Etxekoen izenen historia ere sortuko dute eta albuma egin...
    • Erronkaren azalpena eta xehetasunak hemen : Nire izenaren historia

17.- IRAKURRI… ETA AHOZ AZALDU (DBH4, Batxilergoa)

Hemen dituzue Jakintza ikastolako Maite Goñik duela urte batzuk egindako testuen bilduma ikasleek ahozko laburpenak egiten trebatzeko. Testu horiek baliatu daitezke gauza bera egiteko, edo, bestela irakasleak beste batzuk proposatu ditzake:

18.-IRAKURKETA OZENA (LH)

Gasteizko Berritzeguneak proposatzen duen erronka honetan hauxe egingo dute ikasleek:

19.- OLERKIAK MODU ADIERAZKORREAN IRAKURRI (LH eta DBH)

    • Olerkiak aukeratu, testuaren esanahiaz jabetu eta boz gorako irakurketan trebatuko dira ikasleak.
    • Olerkiak hautatzeko gune hauetara jo daiteke: Josean Ormazabalen olerkiak (LH eta DBH); Basque Poetry (DBH-Batx.)
    • Aholku hauek kontuan hartu: Boz-gorako irakurketarako aholkuak
    • Praktikatu boz gora irakurtzen.
    • Grabazioa egiteko eskuko telefonoa erabili edo ordenagailuko aplikazioa ( drivek ere badu aukera hori).
    • Olerkien antologia sortu.

20- AUTO-ERRETRATUEN ALBUMA (LH)

  • Norberaren deskripzio subjektiboa egitea proposatu ahal diegu eta horrekin batera marrazkia egitea.
  • Idatziz nahiz ahoz egin dezakete.
  • Deskripzioa egiteko gidoia emango diegu.
  • Testu idatziak nahiz grabazioak drive karpeta partekatuan jarriko dituzte ( edo emailez bidali, ahozko grabazioen kasuan whassap-a ere erabil daiteke).
  • Ikasleen albuma egingo dute.
  • Edo gogoko dituzten (edo gorroto dituzten...) lekuen deskripzioak, animalienak, etxeko objektuenak... egin ditzakete.

21 .- OLERKIAK… IRUDIEKIN AZALTZEN EDO NARRAZIO BIHURTZEN (maila guztiak)

  • Testu literario bat ikasleengana hurbiltzea gaur egungo gizartean duen esanahia bilatzea da.
  • Ikasleei proposatuko diegu olerkiaren interpretazioa egitea irudien bidez.
  • Photo Peach aplikazioa erabil dezakete eta irudiak bilatzeko Unsplash edo Pixabay webguneetara jo .
  • Besteak beste, honako baliabide hauek erabil daitezke

22.- GUSTUKO IPUINAREN AMAIERA ALDATZEA (LH)

Gasteizko Berritzeguneak garatu duen erronka honetan, hauxe egingo dute ikasleek:

• Ipuinak irakurri, gustuko bat aukeratu eta amaiera aldatuko diote. Erraza ezta?

• Hemen duzue erronka azalduta: Egin klik hemen

23.- GAI BATI BURUZKO HORMIRUDI DIGITALA (LH-DBH)

  • Hormirudi birtualak oso baliabide erabilgarriak dira, besteak beste, informazioa hautatu eta laburtzeko, unitate edo testu baten ideia nagusiak laburbiltzeko … Erabilera anitz dituzte.
  • Ikasleek ikerketa bat egin dezakete euskarari buruz, euskal literaturaren garai baten inguruan, idazle bati buruz Edozein gai izan daiteke aproposa informazioa jaso eta haren inguruan lanketa egiteko.
  • Bertan, bideoak, audioak, irudiak eta ahozko/idatzizko testuak txertatuko dituzte.
  • Aplikazio asko baliatu daitezke:
  • Hemen duzue adibide bat

24.- HAINBAT JARDUERA: ARAUAK, DEKLINABIDEA, ADITZA...GURE TESTUAK HOBETZEN LAGUNTZEKO (maila guztiak)

GRAMATIKA ARIKETAK online (deklinabidea, aditza, perpausak...), erantzunak ere online (* paper formatuan ere badaude)

25- JOLASTUZ ERE IKASTEN DA! (LH eta DBH)

    • Online jolasak. Bakarka nahiz taldeka jolasteko. Azkue fundazioa. Euskalkiak kokatuz, Hitzak pareka, Maileguak, Hitz konposatuak, Euskal esaerak, Hurrenkera kronologikoa, Euskararen faseak, Hitzen salda, Eguneroko bizimodua.
    • Jakina tribiala. Honako gai hauek landu daitezke: Euskara eta literatura, Kultura eta artea, Gizartea eta ohiturak, Musika eta dantza....
    • Egunean behin. Galdera-erantzunen jolasa. Egunean partida bakarra jokatzeko aukera. 10 galdera, ahalik eta azkarren (eta ondo), ea zeinek erantzun!

26.- LITERATURA IRAKURRI ETA JOLASTEKO ERE BADA (LH eta DBH)

  • Literatura irakurri eta haren osagarri jolasak, igarkizuak… askotariko jarduerak proposatu daitezke.
  • Galtzagorri elkartearen KLIS-KLASIKOAK Euskarazko literatur obra kanonikoak eskueran jartzea zein beste hizkuntzetako klasikoen itzulpen egokiak eskaintzen ditu.
  • Paperean irakurri eta pantailan osatuko dute ikasleek irakurritakoa. Ordenagailurako aplikazioan orain arte sortutako hiru app-ak erabil daitezke. Hemen dago bat: Amattoren uzta

AHOZKO HIZKUNTZA

27.-AHOZKOAREN ULERMENA LANTZEN (DBH)

28.- LITERATURA ENTZUTEKO ERE BADA (LH eta DBH)

    • Audioliburuen txatalak entzun
    • Irakasleak, aldez aurretik, liburuen zerrenda eigngo du ikasleen adina eta gelako lanketa kontuan harturik.
    • Ikasleek bizpahiru testu-txatal entzun eta bat aukeratuko dute.
    • Hautaketaren zergatia justifikatuko dute.

29- ENTZUN… eta… (Maila guztiak)

  • Aittu, Etxegiroan... webguneek, besteak beste, aukera ematen dute literatura testuez gain, beste era bateko testuak ere patxadaz entzuteko.
  • Entzute hutsaz gain, hizkuntzaren lanketarako aukera zabala ematen dute. Lanketa modua eta gaia irakasleak erabakiko du (lexikoa, egiturak, ulermena, entzundakoaren inguruko iritzia…e.a.)

30.- ASMAKIZUNAK/ IGARKIZUNAK ( LH eta DBH)

    • Audioa entzun birritan eta ea zenbat asmatzen dituzten (30 asmakizun/igarkizun ditu).
    • Ikasleak beren kabuz arituko dira.
    • Ondoren, antzekoak asmatuko dituzte.
    • Idatzi egingo dituzte drivean edo grabatu.
    • Beste kideekin lehiatuko dira.
    • Hemen duzue, adibide moduan, Gasteizko Berritzeguneak LHrako prestatu duen erronka. Zer dela eta zer dela?

31.- GUSTATU ZAIZUN LIBURUA IRAGARRI BIDEO BATEN BIDEZ. BOOKTAILERRAK EGITEN! (DBH4)

  • Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaia da, filmen trailerrak egiteko erabiltzen diren narrazio teknika berdintsuak erabiliz.
  • Galtzagorri Elkarteak antolatutako lehiaketetan irabazi duten bi booktailer dituzue hemen:
  • Nola egin? Bideoa
  • Orri honek lagundu ahal die ikasleei prozesuan. Bertan jaso dira balorazio- irizpideak.

32.- DESKRIPZIOAK EGITEN: ETXEAN DENOK ELKARREKIN (LH)

Gasteizko Berritzeguneak garatutako erronka duzue hau. Honako hau egin behar dute ikasleek:

    • Koronabirusa dela eta, familiak elkarrekin daude eta espazioaren erabileran aldaketak gertatu dira
    • Kazetari bihurtuta, etxeko espazioen erabilerez eta antolaketa berriaz jardungo dute.
    • Bideoa prestatuko dute.
    • Hemen duzue erronka: Denok elkarrekin

33.- AHOZKOTASUNA LANTZEKO, TXISTEAK! (LH eta DBH)

34.- ELKARRIZKETAK EGIN ETA GRABATU (LH)

  • Etxekoei elkarrizketak egin ahal zaizkie gaztetako ohiturei buruz, edo txikitako jolasei buruz: zertan jolasten zineten?
  • Esteka honetan dago elkarrizketak egiteko prozedura.
  • Horrez gain, proposamen didaktiko oso bat garatzen da bertan.
  • Bertako hainbat jarduera baliatu daitezke ikasleek elkarrizketak antolatzeko.

35.- ELKARRIZKETAK EGITEN. ZAINDU GAITEZEN (II) (DBH, Batxilergoa)

Gasteizko Berritzeguneko kideek proposatutako erronka honetan hauxe egingo dute ikasleek:

    • Espazioen banaketaz, intimitateaz, familian gauzak elkarrekin egiteaz gogoeta egingo dute.
    • Galdetegia prestatuko dute eta elkarrizketak egingo dituzte, idatziz jaso eta audioa edo bideoa grabatu.
    • Etxekoen jarraibideak jaso eta plangintza idatziko dute.
    • Horra iristeko prozesua azalduko dute ahozko grabazio baten bidez.
    • Prozedura bideratzeko baliabideak ematen zaizkie (ahozko testuak sortzeko gidoia, irakasleentzako informazioa.
    • Hemen duzue erronka garatua. Zaindu gaitezen(II)

36.- HAS GAITEZEN BERTSOTAN ETXEAN! (LH6, DBH1 eta 2)

Bertsozale Elkarteak ikasgelan bertsolaritza lantzeko sortutako webgunean, hamaika baliabide topatuko ditugu ikasleek bertsoekin trebatzeko eta aldi berean hizkuntza lantzeko.

Jarduera hauek proposatzen dituzte:

  • Ikus ditzagun bertsolariak, bat-batean, froga xelebretan

Bat-batekoak

  • Abes dezagun, musikaren laguntzaz

Bertso sortak atalean bertsolariek gai ezberdinei buruz jarritako 156 sorta kantatu genitzake, musikaren laguntzaz.

  • Jolas dezagun pantailan!

Jolasak atalean asmakizunak igarri, bertsoei errimak jarri edo hitza pasa bezalako jolasetan ari gaitezke.

  • Gu ere bertsotan!

· Puntuka aritzeko fitxak

· Kopletan aritzeko fitxak

· Bertsotan aritzeko fitxak

37- ETXEALDIAN ERE... MINGAINAK DANTZAN! (LH)

  • Etxealdiko eskolako lanetan eta haiei lagundurik ahozkoari lekua egiteko proposamenak dituzue hemen ( EBETEk eginak)
  • Ikasleek norberaren etxea deskribatuko diete kideei, errezetak ahoz azaldu, istorioak asmatu irudiei erreparatuta…
  • Eskuko telefonoa eta whassap-a besterik ez dute behar.
  • Banaka zein taldeka arituko dira.
  • Proposamenak hemen

38.- EUSKAL MITOLOGIA EZAGUTZEN ETA AHOZKOTASUNA LANTZEN (LH eta DBH)

39- MINTZAMENA LANTZEKO HAINBAT JARDUERA ( LH, DBH eta Batxilergoa)