HEZITZAILEA. MAISU-MAISTRA

Zer behar dut nik neure burua zaindu eta ingurukoak zaintzeko?

1.Nork bere burua zaintzea: aldaketa norberak hasi behar du.

Pertsonak gara. Gure bizipen, izaera eta izen propioarekin. Indibiduoak, banakakoak. Hezitzaile bezala esku-hartzean, horrek guztiak eragina du. Beraz, norberak bere kokapen propioa egin beharko du. Eskola eremuan komunitaterekiko dugun konpromezua aurrera eramateko, norberak sentitzen duenari erreparatuko diogu lehenbizi. Sentitzen duguna entzun. Entzuten duguna kokatu. Kokapen horren kontzientzia izan.


Zaintza izakiaren oinarria da eta ez dago haurtzarorik, zaintzailerik gabe. Inor zaintzeko, norbera zaindu behar da. Batzuk berezko dute norberaren zaintzarako beharrezkoa dutena ahalbideratzea. Beste batzuk, kontzientzia hartu eta propio, norbere buruaren zaintzarako beharrezkoak dituenak eta gauzatzeko antolatzea behar izaten dute. Nork bere burua zaintzea bizi-filosofia bihurtu behar dugu. Autoexijentzia gutxiago eta autozainketa gehiago.


Nola zaintzen duzu zure burua? Zer behar duzu? Galdera egiten digutenean sarritan blokeatu izan gara. Ekinean gaudelako batzuetan eta ez, sentitzean, komunikatzean eta kokapen horretatik, bidea egitean. Beraz, garrantzitsua da galdera horri lekua egitea.


A. Nola sentitzen naiz?

Nekatuta, indartsu,pozik, triste...


B. Nola zaintzen naiz?

Bizitza osasuntsua, errutinak, harreman onak, elikadura orekatua, irakurri, partekatu, naturarekin kontaktua… zure ustez, zaintzen zara?


C. Zeure burua

    • Zure ustez, mugak onartzen dituzu?

    • Koherentea zara?

    • Zure ekintzekin arduratsua zarela uste duzu?

    • Zure indarguneak eta ahuleziak?

    • Denbora ematen diozu zeure buruari?

    • Nolakoa da zure jarrera bizitzan?


D. Gure pentsamenduen kalitateak zuzenean eragiten dio gure osasunari eta ongizateari.

  • Zure ustez, harreman aberasgarriak dituzu?

  • Zure lagun onak zaintzen dituzu?

  • Zure ustez, arriskatzen zara errutinak ematen duen segurtasuna alde batera utzita?

  • Gozatzen duzu egiten duzunarekin?

  • Trikimailua ez da gustatzen zaizuna egitea, egiten duzuna gustuko izatea baizik.

E. Emozioak

  • Zure ustez, emozioak partekatzen dituzu?

  • Eskertzen duzu zure bizitzak ematen dizuna?

  • Eraldatzeko idazten duzu?



2. Eskola eremuan.

Laneko eremuan ere zaintzaren alderdi bat norberaren kokapenean datza. Zeure burua bere osotasunean zaintzeko kontzientzia hartzeaz gain, eskola eremuan, profesional bezala, zure lana edota esku-hartzea zein den jakiteak lagunduko dizu. Hau da, zein den markoa jakiteak, nork sustengatzen zaituen zertarako eta noiz, eta zuk nor edo nortzuk akonpainatzen dituzun noiz eta zertarako jakitea.

  • Nirekio ardurak

      • Zeintzuk dira besteen eta nire eskubideak?

      • Noiz eta nola identifikatuko ditut abixuak? Zer egingo dut horiek kudeatzeko?

      • 237/2015 Dekretua

      • Hezkuntza Proiektua.

      • Urteko programazioa.

      • Formazioa

      • ...

  • Komunitatearekiko ardurak


  • Zein ardura ditut?

  • Zein betebehar ditut?

  • Zein ordutegi eskolan eta eskolaz kanpo?

  • Zeintzuk dira elkarbizitzako arauak?

  • Zeintzuk dira arau administratiboak?

  • Zeintzuk dira komunitateko eta eskolako arauak?

  • ….


3. Familiekiko ardurak

      • Zein ardura ditut?

      • Zein betebehar ditut?

      • Zein helburu ditut?

      • Zein elkarbizitzako arau bete behar ditut?

      • Konfinamenduan egonez gero akonpainamenduko antolaketa.

      • Haurraren ongizate fisiko eta psikikorako beharrezkoak diren esku-hartzeak. (Entzun, kokatu, eskaini, akonpainadu...)

      • Komunikazioa.

      • Beharrak asetu.


4. Haurrarekikokonpetentziak


  • Akonpainamendua.

  • Konfinamenduan egonez gero akonpainamenduko antolaketa.

  • Haurraren ongiztera fisiko eta psikikorako beharrezkoan diren esku-hartzea. (Entzun, kokatu, eskaini, akonpainatu)

  • Komunikazioa.

  • Beharrak asetu.

  • ...


Hezitzaile taldearen esku-hartze estilo bateratua. Maisu-maistra taldearen esku-hartze estilo bateratua.


A. ESKOLA TALDEAREN PARTETIK ZAINTZA


Espazioa eta guneak

  • Espazio bat eskaintzea hezitzaileen beldurrak, zalantzak, bizipenak eta esperientziak partekatzeko. Egunerokoan ez dago denborarik.. Horri buruz hausnartzea. Konfiantzazko eta elkar zaintzeko espazioak izan eta eman.

  • Talde-bilerak gure osasun emozionalari eskaintzea. Erlaxazio batekin hasi. Sentimenduak modu irekian adieraztea eta denen artean hartzea.

  • Hezitzaileei laguntzea, norberak laguntza eskaintzea, talde txikiak egin ahal izateko eta den-denak lasaiago egoteko.

  • Hezitzaile taldeari egunero emozionalki behar dutela adieraztea.

  • Naturan bizitzea, osasuna eta alaitasuna ematen diguten kanpoko espazioetan eguna pasatzea.

  • Langile guztiak baloratzea eta egunero gogoraraztea. Talde bat gara eta babestu eta elkar lagundu egin behar dugu.

  • Sentitzeko eta gelditzeko espazioak eskaintzea.


Kontzientzia

  • Irakurketa interesgarriak eta eraikitzaileak gomendatzea.

  • Jarrera irekia eta errespetuzkoa sustatzea.

  • Kontzienteki arnastea, kontzienteki bizitzeko.

Emozioak

  • Gutxieneko atsedenaldia bete norberarekin edo besteekin egoteko.

  • Autokritika gutxiago eta autozainketa gehiago denen artean. Adibideekin predikatzea.

  • Koaderno batean idatzi gaur bizi izan dugun positibotasun guztia.

  • Barre egiteko arrazoiak bilatu.Ilusioa eta poza kutsatzea.


B. ESKOLAKO GUNEAK ETA UNEAK