Haurra. Haurrak


Haurra da gure hezkuntza sistemaren, hezkuntza proiektuaren, plangintzaren, ikasturtearen, eta orientabide, jarraibide, ohar hauen ardatza eta justifikazioa. Bera da abiapuntu eta helmuga bere hezkuntza prozesuan eta hala izaten jarraitzen du hezkuntza-prozesua eteten ez den konfinamendu egoeran.


Haurraren garapen osoa lantzen jarraitu behar dugu, haurren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, bere eskubide eta potentzialtasun guztiak garatuz. Familiekin lankidetzan, familiak gogoan izanik eta familiekiko enpatiatik, eskola bakoitzak jasotzen dituen haurrentzako antolatutako programazioan oinarrituz, ekin behar dio haurren eta familien gertu izateari eta haurren aprendizaia prozesua bizirik mantentzeari.


Zer. Noiz. Zertarako. Nola.


Denok konsziente izan behar dugu ez dela ikasturtea amaitu, jarraitzen duela. Denbora guztian hezitzailearekin ez dagoen beste pertsona batekin prozesua jarraitu behar duelako. Zein prozesu? Zein da prozesurako xedea? Bere garapen osoa eta orekatua. Gogoan izan gure garapena eta beraz, aprendizairako garrantzitsua dela.



Behaketa-Deboluzioa

Etxean egon daudenean, zer ebaluatu behar dugun zehaztea garrantzitsua da. Gerta dakiguke, onbeharrez, haurra etxean dagoen bitartean guk bidalitako “egitekoen” araberako ebaluazioa egin nahi izatea. Ez gara horretan eroriko. Ezin dugu haurra ebaluatuko produkzioaren arabera. Ez zelako ez justua izango, ez ekitatiboa ez eta 237/2015 Dekretuaren araberako erabakia izango.


Beraz, horrelako egoera batean haurraren garapenarekiko ebaluazioa irizpide hauen arabera egingo da (Eranaskinean eredu posibleak):


  1. Konfinamendura joan aurreko haurraren garapen maila hartuko da kontuan.

  2. Etxekoengandik konfinamendu sasoian jasotako informazioa. konfinamenduan etxekoengadik jasotzen dugun informazioa ( ahoz, idatziz, produkzioaren emaitzak (baldin eta baleude), dokumentazioa…) horixe izatea, informazioa.

  3. Konfinamendu sasoian hezitzaileak ikusi eta antzeman duena.

  4. Eskolara bueltatzean, eskolan bertan, haurrak adierazten duena.


Lau momentu hauen ebidentziak idatziz jasoak egongo dira.




Aurreko puntu guztiak ehuntzea. Globalizatua. Astebeteko hezitzailearen antolamendua.


Informazio orria.


  1. Informazio orriak.

Informazio eskura edukitzea, informazioaren jabe izateak lasaitu egiten du, eta hori egite eta ekite eginkorrerako lehen urratsa da. Beraz, prest edukiko dira banatu beharreko informazio orriak. Orri horietan, besteak beste, honakoak agertzea komeni da:

  1. Tutorearen telefono zenbakia(k) eta korreo elektronikoa.

  2. Online konektatzeko erabiliko den helbidea eta instrukzio argiak.

  3. Konexiorako egutegia eta ordutegia.

  4. Haurrarentzat agurra (despedida).

  5. Familiarentzat agurra (salutantzia).


2. Karpeta ibiltaria.Gauden tokian egonik unean-unean eskuragarri izan behar den informazio dokumentuen bildumak osatzen du “karpeta ibiltaria”. Prest edukiko da tutore bakoitzaren karpeta “ibiltaria” honako dokumentuak barne dituelarik.

  • Haur bakoitzaren kontakturako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Eskolako edonor, tutorea, honen ordezkoa edota Zuzendaritza taldekoa izan, kontaktuan jarri behar den bakoitzean (bai haurrari, horren guraso edo arduradunari) bere izenetik zuzenduko da. Horretarako honako taula aurretiaz betea eta eskuragarri izatea beharrezkoa da.



3. Konexio egutegia eta ordutegia.

Konexio arazoak aurreikusita izan behar dira, besteak beste etxe bakoitzean egon daitekeen ordenagailu kopurua (bakarra dagoen kasuetan argi dago guztiak batera konektatuta ezin dutela egon). Horregatik ezinbestekoa da eskola bakoitzak bere errealitatearen araberako konexio antolaketa egitea, eta antolaketa horretan Haur Hezkuntzak ere bere tokia izan behar du. Egia esan, denbora luzerik ez du behar baina bai sarritasuna (egunero tarte txiki bat). Goizero, atseden tarte unea (11:00-11:30) Haur Hezkuntzarako denbora izatea proposatzen da. Horrela Lehen Hezkuntzakoak atsedenean daudenean Haur Hezkuntzak konexioa ziurtatuta du. Eguneroko tarte hori jardun kolektiboak egiteko erabiliko da (ikus talde komunikaziorako momentuen plana). Ordea, banakako konexioak edo konexio partikular/pribatuak egiteko kasuan kasurako adostutako eguna eta momentua erabiliko dira. Konexio guztien eguna, ordua, landutako gaia eta komenigarria ikusten dena idatziz jasoko da. Era berean, haurren konexio kontrol zerrenda ere egingo da.


4. Jaso beharreko informazioa.

Haurraren eta familiaren bizipenen eta egoeraren berri jasoko du haur bakoitzaren hezitzaile tutoreak. Hori posible ez den kasuetan tentu handiz aukeratuko da nor izango den familiekin kontaktuan jarriko dena, eta ahal den neurrian, familian ezaguna eta konfiantzazkoa bada, hobe (aurreko ikasturteren batean tutore izandakoa, Zuzendaritza taldeko bat, Irakasle aholkularia…).

Galdetu eta jakin nahi dena idatzita egongo da, baina ez da itaunketa izango burutuko dena. Batez ere, familiari lasaitasunez eta arretaz entzungo zaio. Momentu bat baino gehiago behar badira, hala egingo da. Familiaren kontaktatu baino lehen, argi izan behar da zer galdetu. Egokiak diren aspektuak kontuan hartuko ditugu beharrezko informazioa jasotzerakoan.

Azken baten, haurra eta bere familiak COVID-19 egoerak zer eragin izan duen antzematea da helburua, eta hortik abiatuz, egoera berriari ekitea. Horregatik, berezko garrantzia jarriko zaio konfinamenduaren bizipenei, nola sentitzen diren eta nola dauden. Kontuan izan behar da egoerak anizkunak direla eta bakoitzak era bakarrean eta pertsonalean bizi duela; ezin da ezer iruditu edo imajinatu. Egoera posible hauek kontuan izango dira:


  • Familiak egoera nola bizi du. Oso ondo, ondo, normal, alarman, nahasi, triste…

  • Haurrak egoera nola bizi du. Oso ondo, ondo, normal, alarman, nahasi, triste…

  • Egoera nolakoa da. Aberatsa (gauza berriak aurkitu dira), ona (lasaia), neketsua, gogorra, jasanezina…

  • Haurraren lotura (atxikimendua/ binkuloa) nola dago. Osasuntsu dago, beti bezala dago, krisian dago, hauskor dago…

  • Haurrak egoera…Ulertu du, oraindik ez du ulertu…

  • Aldaketarik egon al da. Heriotza, gaixotasun larria, banaketa, jaiotza, langabezia, laneratzea…

  • Nola ikusten dute etorkizuna. Ilusioz, lasai, arduraz, beldurrez, zalantzaz, …

  • Oharrak.



4. Ebaluaziorako behaketa pistak.

Aurrez aipatu bezalaxe, hona hemen konfinamendu aurretik, konfinamenduan eta konfinamendu ondoren behaketarako zenbait pista.