HAURRAREKIKO BEGIRADA

VISIÓN DE LA INFANCIA

237/2015 Dekretua oinarria hartuta, Mugimendu Autonomoa, eskoletan martxan jartzeko modu bat da. Modu bat, ez bakarra. Zenbait eskoletan azpimarratzen ziguten zein izen jarri behar genion egiteko horri. Azkenean, amore eman, eta izena jarri genion izan bati. Mugimendu Autonomoa. Zergatik? Haurrak gorputza duelako bera eta ingurunea ezagutzeko, interpretatzeko eta harremantzeko instrumentu bakarra. Mugimendua du izateko eta eraikitzeko berezko ahalmena. Mugimendu horrek askea behar du izan. Norberaren barrenak bultzatutako esplorazioaren eta plazerraren baitan dagoena. Askatasunetik abiatuta, identitatearen eta gizartearen garapanaren pedagogia, alegia.

Askatasun hitzak, zenbait profesionali ondoeza sorrarazten ziela sumatu genuen. Askatasun hitzaren baitan helduak duen kontrola galduko balu bezala, urduritasuna, ezkortasuna, begirada zorrotzak ikusi genituenez, denon lasaitasuna eta ongizatea aurkitu nahian, autonomo hitza aukeratu genuen. Autonomoki norberak bere bidea egiteko aukera izatea delako helburua. Hartara, garapen osoa eta integrala lortzeko baliabideak eskaintzea. Baliabide pertsonalak, materialak, espazialak, denborazkoak eta profesionalak.

Ondorengo lerroetan Dekretua markotzat hartuta, haurra oinarri, dokumentu ezberdinak aurkituko dituzu.

Ongi etorri!

Ezertan hasi baino lehen, 237/2015 Dekretua (bi hizkuntzetan duzue dokumentua) irakurri, urkuldu eta xurgatzeko gomendatu nahi dizuegu.

Izeneko dokumentu honetan, izenburuak dioen bezala, hastapenak aurkituko dituzue. Ez dugu esango lehen zirriborroa denik, inondik inora, baina bai, hastapenen markoa, oinarrizkoa, zertzeladak baino gehiago da, eta aldi berean, puntu bakoitzak sakonera gehiago ere badu.

Zein autonomia? Zer da autonomia? Ondorengo lerroetan aurkituko duzu kontzeptu honen zehaztapen gehiago.