FAMILIA

Familiekin, etxekoekin harremana

Kontzeptu klabeak: Segurtasun afektiboa, erlazioak, harremanak, zaintza, kokapena, akonpaimendua, haurra, etxekoak, komunitatea, komunitateko kultura, esentzia.

Esalditxoa: “Zaintza, pertsona bati eman dieziokegun maitasun fedekarik handienetarikoa da”

FAMILIA. FAMILIAK


Familia bakoitza kide jakin batzuk osatzen dute. Kultura eta ohitura propioa dute. Bizipen eta sentimendu propioa dute. Familia horiek ere, eskolako kideak dira. Beraien ardura ere badugu. Beraien akonpainamendu doituaren ardura. 237/2015 Dekretuak dioen bezala “familiekin lankidetzan” dihardugu.


Gogoan mantendu behar dugu haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea dela Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan, eta hori lortzeko familiekin lankidetza estuan jarraitu behar dugula.


Familiak eta eskola, elkarrekin jarraitu behar dugu haurraren garapen eta sozializazio prozesuan urratsak ematen. Haurraren autonomia lortzen laguntzea eta haren ahalmenak garatzea dira bien helburua. Inoiz baino funtsezkoagoak dira elkarrekiko konfiantza eta onapenerko harremanak ezartzea familia eta eskolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak partekatu eta haurraren garapenaren eta garapen horretarako ongizatearen alde egiteko.


Berriro ere aipatuko dugu etxea ez dela eskola eta familiak ez direla eskolako hezitzaileak. Hori horrela, biziki gogoan izan behar dugu haurraren hezkuntza prozesuak gure eskuetatik urrun garatuko dela, beraz, konfinamendu garairako hezkuntza-prozesua etxekoak kontuan izanik, etxekoen lankidetzarekin, etxean gauzatuko direla gogoan ditugula eskaini behar dugu.


COVID19ak eta konfinamendu egoerek haurren familiengan bizipen, sentimendu eta emozio ugari eta desberdinak sortuko dituzte une ezberdinetan. Egoera, bizipen, sentimendu eta emozio horiek denak jaso, kontuan izan: euren egoeraz jabetzea eta jabetzen garela sentiaraztea. Eta, bestetik, euren seme-alaben garapen osoa eta orekatuaren alde lankidetza estuan jarraitzea.


Etxe guztiak ez dira berdinak eta etxe guztietan ez dute egoera berbera bizi. Hori errealitatea da. Guzti honi jarraiki, ondorengo lerroetan azalduko diren eremuen konstantzia izatea ezibestekoa dugu haur horren garapen osoan eragina duelako.


  1. Elikadura

  • Jantokiko beka al dute?

  • Bekarik ez, baina Gizarte Zerbitzuko laguntzarik ba al dute?

  • Caritasetik edo beste nonbaitetik, janaria jasotzen dute etxe horretan?

  • Ziurtatzen al du haur hori konfinamenduan egonik elikatuta dagoela? Hala ez bada, nola ziurtatuko dugu?

  • ...


  1. Loa eta deskantsua


  • Zeintzuk dira haurraren lo ohiturak? ( Lotarako orduak, lo orduak, bixaua edo lokuluxka, errutina…).

  • Zeintzuk dira deskantsu ohiturak?

  • ...


  1. Higienea eta garbitasuna

  • Higiene adierazleak baditugu?

  • ...


  1. Etxeko egoera sozio-afektiboa

  • Puntu honetan haurraren bidez jasotako datuen bidez antzemandakoa. Ez etxekoei galdetzeko.

  • Arazo bat duenean norengana jotzen du?

  • Zerbait partekatu nahi duenean norengana joaten da?

  • Pattal edo gaixo dagoenean noren beharra du?

  • ...


  1. Etxeko osasun egoera

  • Gaixotasunen bat duen familliartekoren bat badute etxean? Zer suposatzen dio etxeko kide bakoitzari horrek? (Denbora, dedikazioa, pentsamendu…).

  • ...


  1. Etxekoen beharrak

  • Komunikazioa. Hizkuntza ulertzen dute? Hala ezean badago itzultzaile zerbitzua

  • Ongizatekoak.

  • ...

  1. Etxeko ohiturak

  • Etxeko arauak zeintzuk diren badakizkigu? ( Oheratze eta esnatze franjak, etxekolanak batera egiten dituzten edo noiz zer egiten duen, zein arau finko dituzten etxean, errezua, yoga edo antzeko momentuak ote dituzten…)

  1. Beste

  • Zenbat bizi diren? Non eta nola bizi diren? Nortzuk bizi diren?

  • Eskolako profesionalen eta etxeko hizkuntza berbera ez denean, komunikazioa bermatua dugu? Ez azalekoa, baizik eta lankidetza gauzatzeko bestekoa?

  • ...


3.1. Komunikazio eta lankidetzarako antolamendua.


Komunikazio eta lankidetzarako familia bakoitzarekin gutxienez, astean behin kontaktatuko da familiei entzuteko eta partekatzeko beharra sentitzen duten hori ere konpartitzeko. Honakoak gauzatzeko:

  • Nola dauden eta nola bizi duten etxeko kideek jakiteko.

  • Beraien beharrak eta gurariak ezagutzeko.

  • Beraien seme-alabekiko beharrezko oraientabideak gauzatzeko.

  • Beraien seme-alaben jarraipena egiteko.