SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK, PROIEKTUAK

UNIDADES DIDÁCTICAS, PROYECTOS

LEHEN HEZKUNTZA-GIZARTE ZIENTZIAK

Lehen Hezkuntzarako. Gaur egun, udalerrietako agintariek herritarren parte-hartzea sustatzen dute, eta herritarrei proposamenak egiteko aukera ematen diete askotariko gaietan; kaleen, plazen eta abarren izenetan, besteak beste. Horrenbestez, uste dugu komeni dela ikasleek ezagutzea arduraz parte hartzeko bide eta prozesu horiek.

Ekainberrira goa! Sekuentzia didaktikoa. (LH)

Gure herrialdearen ondare naturala zein kulturala ezagutzea ezinbestekoa izanik, UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak bisitatzeko aukeraz baliatuko gara historiaurrean murgiltzeko. Ekainberri kobazuloaren erreplika bisitatuta, lurralde honetako kulturaren jatorrietara hurbilduko dira ikasleak, zentzumenen bidezko bidaian: duela 14.000 urte gune horretan bizi ziren gizakiak nola bizi ziren, nola ehizatzen zuten edo sua nola egiten zuten sentitzeko aukera izango dute.

DBH-GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Ogasuneko piratak. Kaidara. Proiektuak. (DBH)

Gure eguneroko bizitzan hamaika ondasunez gozatzen gara baina, jakina, ez dira doakoak. Bizitzak ezinbestekoak dituen baliabide ugari horiek nork pagatzen ditu? Herritarrak, guk, zergen bitartez. Denok gara onuradun, baina ordainketak ez dira beti banatzen zuzen eta bidez. Global Express honetan, zerga-sistemak nola funtzionatzen duen eta herritarren bizitzan nolako eragina duen azaldu nahi dugu. Proposamen didaktiko honetan agertzen diren jardueren ardatz teorikoa fiskalitatea da. Bestetik, lagungarriak izango dira funtsezko gaitasunak, osoko gaitasuna eta zeharkako elementuak ikasgelan lantzeko unean.

DBHrako. Herrialde baten ondarea hainbat ondasun eta baliok osatuta dago; horrelakoak naturalak zein kulturalak, historikoak edo bestelakoak ere izan daitezke. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dira horiek, eta pertsonengan zein gizartean askotariko onurak eragiten dituzte: ekonomikoak, kulturalak, espiritualak; horrez gain, nortasun-elementua ere badira.

The Second Spanish Republic and the Civil War. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. (DBH)

Imagine that you have travelled to Madrid with two friends: one of them cannot see, the other cannot hear. You will be their guide for the day. You are visiting the national museum Centro de Arte Reina Sofía.


Historian zehar askotan aurkitu izan ditugu pertsonak, bikoteak, familiak, .. leku batetik bestera, beraien herrietatik, beste herrietara joan direnak.

Esku artean izango duzuen azterlan proiektu honetan Espaina eta Amerikaren arteko mugimendu migratzaileen ikerketa egingo dugu. Horretarako, historiako hiru aro zehatza izango dugu aztergai.


Kristobal Kolon pertsona berritzailea izan zen. Garai hartan Lurra laua zela uste zuen jende gehienak. Berak, zientzilari eta astronomo batzuek esaten zutenari jarraituz, Lurra borobila zela defendatzen zuen, ordea. Ideia honetan oinarriturik bere egitasmoa martxan jarri zuen. Zein zen egitasmo hori? Goazen bilatzera!


Gatazka honi buruz galdetzen badiezue zuen familien nagusiei edo zuen inguruko nagusiei ziur historiaren bat kontatuko dizuetela garai horretan umeak zirelako edo beste batzuei gauza asko entzun dizkietelako. Batzuek haien herria suntsituta ikusi zuten, goseak egon ziren, beldur ziren... bere lagunen edo senideen hilketak ikusi zituzten eta batzuek beren aberritik ihes egin behar izan zuten eta kasu batzuetan ez ziren inoiz bueltatu. Agian zuen beste ezagun batzuk gerra ostean jaio ziren eta kontatu dizkiezue garai horretako gosea, miseria eta jazarpena. Ausartuko zarete garai hau ezagutzen?


Historian zehar askotan aurkitu izan ditugu pertsonak, bikoteak, familiak, .. leku batetik bestera, beraien herrietatik, beste herrietara joan direnak.

Esku artean izango duzuen azterlan proiektu honetan Espaina eta Amerikaren arteko mugimendu migratzaileen ikerketa egingo dugu. Horretarako, historiako hiru aro zehatza izango dugu aztergai.


Sekuentzia didaktikoa eta inplementaziorako gida.

Sharing European Memories at School proiektuaren xedea da memoria historikoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzea, hain zuzen ere, gizarte zientzien ikasgaian. Memoriaren eta historiaren arteko desberdintasunak aztertuz, iturri historikoen informazioa beste ikuspuntu batekin landu dezake ikasleak. Honela, proiektu honetan, gizarte zientzien ikasgaian ohikoak diren idatzizko iturrien analisiak ahozko historiako erremintekin osatzea proposatzen da.


Diktadura eta diktadoreen inguruko ezaugarriak, Gerra Zibila eta frankismoa Nafarroan, errepresaliatutako familien zuzeneko testigantzak, ikasleen familien istorioak eta testigantza zuzenak jasotzea, ...


Simula un viaje. Primera parada será Alemania e investigaremos muy de cerca a Hitler A continuación, seguiremos avanzando hasta Rusia porque otro líder llamado Stalin, merece nuestra atención. Siguiente estación: Holanda. Una niña, Ana Frank. Un diario. Sus vivencias personales durante el nazismo. ¿Y todo este recorrido para qué? ¿Se puede llegar a perder la condición de ser humano en algún momento?


Kantauritik Mediterraneora. Proiektua. (DBH). Marta Pelayo.

Ebron barrena bidaia egingo dugu. Bidaia birtuala izango da, han izango bagina bezala egingo ditugu kalkuluak eta planak. Helburua: ikastea eta ondo pasatzea. Zergatik Ebro? Ebro ibaia Kantauri itsasotik oso gertu jaiotzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du ura. Beraz, Kantauritik Mediterraneora doan bide naturala da. Lurralde zabala hartzen du, paisaia oso diferenteak, kultura asko, hizkuntza anitz...

EKIgunea. Unitate didaktikoak. (DBH).

IkasElkar argitaletzearen material irekia.

HISTORIA eta GEOGRAFIA. BLOGA. (DBH).

Blogean teoria eta errepasorako jolasak, edukiak sakontzeko bideoak eta bestelako baliabideak aurkituko dituzue.

El tiempo histórico. Unitate didaktikoa. (DBH).

Lo más importante es lo que no percibimos: el tiempo. El tiempo lo cambia todo: nuestra cara, nuestro cuerpo, el país en el que vivimos, el paisaje que nos rodea... En esta secuencia didáctica podréis conocer nuestro sistema para medir el tiempo histórico. También exploraréis las distintas etapas de la humanidad y podréis descubrir los cambios que se han producido en Euskadi durante las últimas décadas.

DBH-BATXILERGOA

Gernika: laborategi esperimentala. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. (DBH, Batxilergoa)

Gernikaren bonbardaketa esperimentu bat izan zen; izuaren laborategian diseinatutako eta gauzatutako esperimentu ankerra, hain zuzen ere. Ondoren etorri zen diktadurak ezarritako isiltasunak eta denboraren igarotzeak, pasarte hura historiaren anekdota gisa utzi du belaunaldi berrientzako.


Gizarte Zientziak.Blog. (DBH, Batxilergoa)

Blogean teoria eta errepasorako jolasak, edukiak sakontzeko bideoak eta bestelako baliabideak aurkituko dituzue. Gainera, hementxe erakutsiko ditugu zuen proiektuak, munduarekin elkarbanatuko dugu zuek sortzen duzuen materiala.

El destino de Roma. Gamificación. CREA. Junta de Extremadura. (DBH, Batxilergoa).

La propuesta de gamificación toma como narrativa la frágil salud del primer emperador de Roma, Octavio Augusto. Este hecho, documentado históricamente, sirve como hilo narrativo para ambientar un viaje por el Mare Nostrum en busca de una serie de extraños ingredientes que permitirán crear la pócima para salvar al emperador. Para conseguir dichos ingredientes deben realizar una serie de actividades y resolver los enigmas planteados al final de cada sección. A su vez, esa resolución de enigmas conllevará una evolución social desde la condición de esclavo a la de emperador. En relación con todo esto, con la resolución del último enigma, se les ofrece una serie de recompensas para imprimir (cartas de logros, insignias y diploma) por el buen trabajo realizado.

Unidades didácticas del Proyecto EDAD-ITEF para todas las materias desde la ESO hasta Bachillerato.

Gernika: laborategi esperimentala. Unitate didaktikoa. Sabin Ibazeta Lertxundi.(Batxilergoa).

Material honen diziplinarteko izaerak modu malguan jokatzeko aukera ematen du. Multzoetan banatuta dago eta modu independentean landu daitezke. Esan bezala, diziplinarteko izaera du eta, beraz, zenbait ikasgaitan erabili daiteke (Artea, Historia, Filosofia, Etika). Tutoretza-planean ere sartu daiteke. Horretarako, ikasgai bakoitzaren helburuak, edukiak eta ebaluazio-sistema gehitu beharko lirateke .