INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Ikasleen gaitasunak

Ikasleek IKTekiko behar duten ezagutza, landu behar dituzten gaitasun eta abileziak eta garatu behar dituzten konpetentziak hobeto ulertzeko oinarri batzuk jartzea beharrezkoa ikusten dugu:

Natibo digitala, zer nola ulertzen dugu?

Kontzeptu edo ideia honek zer esan nahi duen gogoetatzea oso inportantea dela uste dugu, daukagun ideiaren arabera, beronek praktikan izan dezakeen eragina ere aldatu egingo baita. Beraz, Eskola Txikien momentu honetan dauden ikasleak natibo digitalak direla esaten dugunean, ondoko ideia ardatzak kontuan izan behar ditugu:

  • Informazioaren eta komunikazioen teknologiak masiboki hedatuak dauden mundu batean jaio izanak eta txiki txikitatik berauekin kontaktuan egon izanak, berez ez du esan nahi horiekiko beharrezkoak diren hainbat oinarri erabilera hutsetik sortuko direnik.

  • Beharrezkoa da IKTen erabileraren oinarrian egongo diren balio etiko sozialak lehenestea, eta berauen erabileran eta lanketan balio horien ardatza etengabe birkokatzea eta birgogoratzea.

  • Erabilera zentzudunaren eta erabilera distraituaren artean alde txikia egon daiteke, beraz, oso garrantzitsua da IKTen erabileraren "zertarakoa" azpimarratzea, eta modu analogikoan egin daitezkeenak eta digitalean egitea komenigarri direnen arteko oreka mantentzea eta ulertzeko irizpideak garatzea.

  • Helduok, nahiz eta askotan ikasleek baino abilezia gutxiago ditugula pentsatu, gidari bihurtu behar dugu IKTen erabilera benetan esanguratsua eta balioduna izatera eramateko.

IKTen erabileraren zeharkakotasuna

Garrantzitsua izango da ideia hau azpimarratzea, izan ere, IKTetarako landuko dituzten ezagutza, gaitasun, abilezia eta konpetentziak, haurren garapen pertsonal zein kolektiboaren zeharlerro gisa agertzea komeni da, erabilera merezi duten informatzeko eta komunikatzeko modu gisa, hain zuzen ere. Hori horrela ulertuta ondoko proposamenak oinarritzat hartu behar dira:

  • IKTen lanketa ezin da izan arlo bat, ez luke behar ikasleen asteko ordutegian lan saio espezifiko bat modu sistematikoan.

  • Aldi berean, beharrezkoa den momentuetan, lan dinamika espezifikoak antolatzea komenigarria da, beharrizan konkretuak sortzen direnean erantzun ahal izateko, baina, aurrekoan planteatutakoaren ildoari jarraituz, hauek ez dira sistematikoak izango, beharrizan bati edo batzuei erantzutekoak baizik.

  • Proiektu kolektibo zein indibidualek IKTak erabiltzeko ematen dizkiguten aukerak landu behar ditugu haurrekin batera, zertarako eta nola argi batzuk pentsatuz, eta bideragarria den momentuetan bultzakada emanez, eta beharrezkoa ez den momentuetan erabilera alboratuz.

  • IKTetatako gaitasuna zeharlerro bat izateak, ordea, ez dio garrantzirik kendu behar, ezinbestekoa izango dela aurreikus baikenezake etorkizuneko gizartearn integratuta bizitzeko.

Bi ideia horiek oinarrian izanik, ondoko esparruak kontuan izan behar direla uste dugu IKTetako gaitasun on bat lortze aldera: