Harrera plana

Zergati harrera plan bat?

Harrera on batek garrantzi handia du ikasle heldu berrien eskola-egokitzapen prozesuan; askotan, ikaslearen etorkizuneko arrakasta edo porrota ekar baitezake. Horregatik, ikastetxeek jakin behar dute eurak direla familiek izango duten elementu integratzaile garrantzitsuena, eta kontziente izanik errealitate berri batera iristea beti dela konplexua eta estresagarria, estrategiak diseinatu behar dituzte eta neurriak ezarri familiei eta ikasleei laguntzeko errealitate berrira ahalik eta ondoen egokitzen.

Ikastetxeak erantzukizun handia du: ikasleei eta familiei harrera goxoa egin behar zaie, kideekin eta irakasleekin harreman zabalak eta lagunkoiak sustatu, horrela hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera positiboak gara ditzaten. Zaila da, bestela, eskolari eta eskolan erabiltzen den hizkuntzari zentzua aurkitzea eta behar-beharrezkoak diren lotura afektiboak sortzea.

Zer da eta zertarako da harrera plana?

Harrera-plana protokolo bat da. Bertan jasotzen dira ikasle berri bat gure ikastetxean sartzen denean egin beharreko lan guztiak: nork eta nola erantzungo dion familiari, zer informazio emango zaion, nork eta nola lagunduko dien gure ikastetxearen funtzionamendua ulertzen ...

Eskola-komunitate osoaren zeregina da: ikastetxeko pertsona guztiek argi izan behar dute zer egin familia batek eskola-matrikula eskatzen duen lehen unetik, nola aurre egin ikasgelan lehenengo egunari, nola lagundu ikasle berriei eskola-dinamikara egokitzeko prozesuan, etab.


Harrera plana.pdf
Familia etorkinen eta eskolaren arteko harremana.pdf
hizkuntza_etorkinak.pdf