3. saioa (2020-12-09)

Gai Zerrenda

1- ARTAZIAK kooperatibaren aldetik Despentsa proiektuaren aurkezpena.

2- Aurreikuspenak (Hezkidetzagunea) eta norberak lekarkeena.


Saio honen helburua, Artaziak kooperatiba aurkeztu eta DES/PENTSA-PLAZAN gure azken proiektua aurkeztea da. Horretarako hurrengo eskema jarraituko dugu:

Hasteko, Berritzeguneak sarreratxo bat egingo du. Ondoren, guk gure burua aurkeztu eta gure ibilbidearen laburpen txiki bat egingo dugularik. Zehazki, DESPENTSA proiektuan zentratuko gara, eginiko ekintzak eta honen helburuak aurkeztuz. Honela iritsiko gara azkenik PLAZAN proiektura, eta bertan ateratako tresna pedagogikoa aurkeztuko dugu: Peru.

Peru bilerara gehituko da eta mintegiko parte-hartzaileei aurkeztuko diegu. Peru hainbat gai lantzeko baliagarria den gailua/dispositiboa da. Elkarbizitza-mintegiko partehartzaileei ziurrenik interesgarri gerta dakiekeen tresna.

Hori dela eta, aurkezpen txiki bat egin eta bere bidaiak kontatuko ditugu. Hauek ezagutzeko, Peru ongi ezagutzen duten URUMEA eta UZTURPE eskolen esperientziak entzungo ditugu.

Hauek entzun ondoren, Peru bakoitzaren eskolara nola ekarri, bakoitzaren beharretara nola egokitu azalduko dugu, instrukzio guztiak ongi azalduz.

Azkenik, galdera eta zalantzak argitzen saiatuko gara, eta interesa duen jendeari informazioa zuzenki bidaliko diogu emailez.



Materialak

PERU dekalogoa.pdf