Izena emateko epea: azaroaren 12tik azaroaren 22ra
Nori zuzendua?
Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. Mailak / Batxilergoa / Erdi Mailako Lanbide-Heziketako Zikloak
Modua: mezua bidali beheko informazioa zehaztuz, helbide elektroniko honetara: b.euskaraatala@euskadi.eus
Ikastetxearen izena
Ikastexearen izaera: publikoa ala itunpekoa
Udalerria eta lurraldea
Harremanetarako arduradunaren izen-abizenak, email-helbidea eta telefonoa
Saioa zein mailatan egin nahi den eta zenbat ikasle diren
OHARRA: Iaz bezala, topaketak eskola ordutegian egingo dira eta 90 minutuko iraupena izango dute, oro har. Ikastaldeak, 40 ikaslekoak izango dira gehienez, eta 15ekoak, gutxienez. Musikariek zorrotz beteko dituzte COVID-19aren Kontingentzia Planean ikastetxeetan aritzeko zehaztu diren neurriak eta, uneren batean egoera epidemiologikoak behartuta ikastaldeak etxetik jardun beharko balu, hitzartutako saioak etxetik egiteko aukera eskainiko litzaieke ikasleei.
HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU
Haurren aurrean, helduok heldu, haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.
Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak, etxea…) gauzatuko da ekimena.
Info +:
https://topagunea.eus/haurren-aurrean-helduok-heldu/