EDUKIAK: Apunteak, tutorialak eta tareak

Ohiko galderak

Zergatik on line ikastaro hau?

GSuiteko tresnak erabilgarriak dira hezkuntzarako. Irakasleok formakuntza behar dugu baina ez daukagu denbora Berritzegunera joateko. Gainera, Berritzegunean ez dago lekurik hainbeste jende aldi berean formakuntza bera jasotzeko.


"GSuite On line" eta "GSuite On line II" desberdinak dira?

Ez. Edukiak eta metodologia berdinak dira. Datak aldatzen dira bakarrik.


Ziurtagiri ofiziala lortzen da?

Bai. 10 tarea betetzeagatik 15 formazio orduko ikastaroaren ziurtagiria lortzen da.


Nortzuk kudeatzen dute?

Kike Clementek eta Sergio Tejerok, Vitoria-Gasteizko Berritzeguneko IKT aholkulariok.


Ez badaukat GSuiteko kontua eskolan?

Lasai. Parte-hartzaile guztiei GSuiteko kontu bat emango dizuegu (izena@bgasteiz.eus). Ikastaro hau egiteko eskolako kontua ez dugu erabiliko


Zergatik ez dugu erabiliko pertsonala edo eskolako kontua?

Eskola bakoitzak bertsio eta baimen desberdinak dituelako. Guztiok bertsio bera ikus dezagun errazagoa da "@bgasteiz.eus"-eko kontua erabiltzea.