Bideo-audio editoreak
Argazki guztiak batera igo ditzakezu. Argazkietan idatzi testua.
Igo dezakezu zure musika.
Txerta dezakezu testua beste diapositiba balitz bezala.
Bideotutoriala
HEADLINER: Egin bideoak argazkiekin. Ur markarik gabe. Ahotsa grabatzeko eta txertatzeko bideoan aproposena.
Ahotsa + musika erabil dezakezu. Txertatu azpitituluak.
SLIDELY: Argazkiekin bideoak eta collageak egiteko.
Errezena, baina bi oztopo ditu:
- Bideoak ezin dira deskargatu. Site edo blog batean kapsulatu, bai.
- Argazkietan ezin da testua gehitu.
Bideotutoriala
ADOBE SPARK: Argazkiekin bideoak egiteko. Argazkiak banan banan igotzen dira. Argazkietan gehitu testua. Txerta dezakezu musika edo zure ahotsa. Erraza eta polita.
Bideotutoriala
KIZOA: Argazkiekin, bideoak egiteko. "Movie Maker" antzekoa da, baina on line. Doako bertsioan bideoa deskargatzeko minutu bat baino gutxiagokoa izan behar da. Blog edo site batean txertatzeko (kapsulatzeko) luzeagoak izan daitezke.
Bideo deskargatuak epostara bidaltzen dizkio Kizoak.
Bideotutoriala
EDPUZZLE: Bideoetan galderak txertatzeko. Ulermena lantzeko. Ikasleen erantzunak jasotzeko. Jakiteko nortzuk ikusi dute bideoa, zenbat aldiz, zenbat denbora...
3. Igo lehenengo argazkia.
4. Beste argazki bat igotzeko, sakatu "+" eta igo banan-banan.
5. Utzi mikrofonoa sakatuta ahotsa gehitzeko
6. Ahotsa ezabatzeko eta berriro grabatzeko...
7. Hasieran eta bukaeran izenburua eta kredituak jartzeko:
- Sakatu "+" > "Background".
- Hautatu testu mota.
8. Eta bukatzeko, "PREVIEW" eta "EXPORT VIDEO".
ARGAZKIEN COLLAGE Egin nahi baduzu zure ikastetxean mugikorra erabil dezakezu. Aplikazio hauek dadue.
Audacity-k balio du ahotsa grabatzeko eta audioak (musika eta ahotsa, esate baterako) editatzeko. Instalatzeko programa bat da. Ez da on line.