20-21 SCHOOL YEAR

Proiektu berria

Aurtengo egoera berezia dela eta iazko proiektuari buelta bat eman behar izan diogu. Ikasleek euren ikasgelarekin egin dute lan eta formatu digitaletik eskolako pasiloak hiru hizkuntzekin hornitzera egin dugu salto. Modu honetan, ikastalde bakoitzak, hilabetez hiru hizkuntzetan asmakizun, esaldi motibagarriak eta film edo telesaien inguruko kritika eta gomendioak aztertu eta bildu beharko dituzte eta ondoren horiek eskolako gainerako kideekin elkarbanatzeko prestatuko dituzte. Hilabetero, berriztuko ditugu gure eskolako hormak eta ikasleek bertan izango dute ikusgai eduki guztia hilabetez. Hona hemen, hilabete honetan zehar seigarren mailako ikasleek bilaturiko eta gure pasiloetan zehar aurki genitzaken zenbait esaldi edo eduki.