Lehenengo bideo honetan Gimp programa nondik eskuratu dezakegun, nola instalatu eta oinarrizko pertsonalizazio bat egiten erakutsiko digu.
Bideo honetan ikasiko dugu, nola irekitzen diren irudiak, nola gordetzen diren proiektuak eta nola esportatu ditzakegun egindako lana formato desberdinetan
Oinarrizko pintura tresnak aztertzen dira bideo honetan. Arkatza eta pintzela, eta hauek ematen dituzten aukerak
Oinarrizko testu tresnak aztertuko dira. Ikusiko dugu nola idatzi dezakegun testu bat Gimp-en
Oinarrizko aukeraketa edo hautapen tresnei sarreratxo bat egingo diegu bideo honetan: laukizuzena, eliptikoa, librea, guraizen hautapena eta hurbilketazko hautapen tresna.
Bideo honetan aztertuko diren oinarrizko eraldaketa tresnak izango dira: mugitu, eskala, biratu, irauli, perspektiba...
Kolorea eta kolorea lantzeko oinarrizko erraminta batzuk ikusiko dira
Bideoaren izenburuak dioen bezala, klonatu eta konpontzeko tresnak lantzen dira
Gimp-ek gure irudiaren barnean aukeraketak egin eta nabigatu ahal izateko eskura jartzen digun tresna da hau
Irudiak nola eskalatu eta bereizmena nola aldatu dezakegun aztertuko da
Pixel bat zer den eta irudi bat pixelatzeak zer esan nahi duen eta nola lortzen den erakusten da
Argazki bateko fondoa kentzeko modu desberdinak aztertzen dira bideo honetan
bideo honetan irudi bati kolorea emateko oinarrizko teknika lantzen da.
Gimp-ek eskura jartzen digun oso tresna interesgarria da hau. Gure pantailari argazkia atera ondoren Gimp-en aldaketak egiteko aukerak ematen dituenak.
Gimp-en geruzekin nola lan egiten den ikusiko dugu
irudi baten barnean elementu desberdinak ordenatzeko aukera ematen duen tresna.
Aurrez aukeratzeko tresnekin lan egin badugu ere, oraingoan aukeraketak modu aurreratuago batean egiteko aukerak ikusiko dira
Gradientea Gimp-en klore batetik beste batera pasatzea edo kolore bakar batean ñabardura edo tonua aldatzea progresiboki
Argazki baten begietako kolorea aldatzeko teknika erraz bat
Argazki bateko hortzen zuriketa gauzatzeko teknika erraz bat
Pertsonai baten azaleraren testura aldatzeko prozedura
Iragazkiak ezagutu eta aplikatzeko oinarrizko kontzeptu batzuk