Goierri bailarako 10 herri ezberdinetako ikasleek ikasten dute Beasain BHI institutuan. Gure ikasleek, 12 urterekin euren herrietako eskolak utzi, Loinazpen beste herrietako ikasleekin nahastu, elkar ezagutu eta elkarrekin ikasten jarraitzen dute. Ikastetxe aldaketa horrek maiz sentimendu nahasiak sortzen dizkie ikasle askori (urduritasuna, beldurra,..). Hori dela eta, proiektu honek bi beharrei erantzutea du xede; alde batetik, ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasle guztiek euren taldekideen herriak ezagutzea eta bestetik, 6. mailan dauden ikasleei gure ikastetxea aurkeztea lagungarria gerat dakiekeela iruditzenzaigu.
Hori dela eta, 2. ebaluazioan zehar, ikasgai ezberdinetan eta ikuspuntu ezberdinetatik Goierri baliara aztertuko dugu, eta egindako lanekin Google site bat sortu. Horrez gain, 6. mailako ikasleek gure ikastetxea ezagutzeko "Ateak zabalik” izeneko aurkezpena prestatuko dugu eta ikastetxeetara joango gara berau aurkeztera.
Laburbilduz, Goierriko herriak Loinazpera ekarriko ditugu eta Loinazpe Goierriko herrietara eramango dugu.
PROIEKTUAREN AZKEN EKOIZPENA: LH6 ko ikastetxeetara joango gara Loinazperi buruzko informazioa ematera.