PROIEKTUTEKA

Lehen Hezkuntzarako Sekuentzia Didaktiko interesgarriak

Sarrera moduan

Erabat ez ohizkoa den egoera honetan utziko gaituzue gogoeta grafiko birekin hasten. Lehenengoa, miresten dugun Frato pedagogo italiarrarena, une honetan eskolak jokatzen duen paperarena, eta bigarrena, Manuel Jesús Fernández-ek egindako irudi hau, Hezkuntza Sistemaren ahuleziak erabat agerian geratu direla ohartaraziz.

Garai honetan ikasleek ikasten jarraitzen dutela ziurtatu nahiean, hainbat proposamen agertzen eta garatzen ari dira gure artean eta kanpoan. Gure lantaldeak horren inguruan ekarpen batzuk egin nahi ditu:

Sasoia da ikasle bakoitzak ikasten ikasteko eta egiten ikasteko trebetasunak garatzeko. Une honetan irakaslea ez dago bere ondoan. Ezinezkoa da, beraz, ariketa batzuk bidaltzea, horrek ez baitu ikaskuntza eraikitzen eta ikaslearen zentzugabeko menpekotasuna mantentzen du.

• Ikasleak ikasteko trebetasunak garatzen dituela ziurtatzeko, errealitatearekin lotura duten eta zentzua duten atazen bidez egin beharko da, diziplinartekoak badira hobe. Era horretan ikasleak ideien eta ezagutzen arteko loturak eraikitzeko aukera izango du.

Gure ikasle guztiak aurrera egiten dutela ziurtatzeko ataza bakoitzak maila ezberdinetan aritzeko pentsatuta egon beharko da. Hori lortzen da ikasle bakoitzak sortu beharreko ekoizpen txikiaren bitartez. Irakaslearen eginkizuna maila ezberdinetako laguntzak aurreikustea da.

Tresna informatikoak, tresnak baino ez dira. Ezin zaie eman oinarrizko irakaskuntza bideratzeko ahalmena. Horretarako errealitatea, benetan pedagogikoak diren eskuhartzeak eta curriculuma daude. Honez gain, ikasleen arteko eta sistemako ekitatea apurtzeko arriskuan gaude. Birplanteatu behar da ikasleek egiten duten eskolako gailuen erabilpena, etxera erabiltzeko beharra eta gizarte bezala, nola ziurtatu internetera sarbide unibertsala.

Familiak eskola komunitateko partaide dira, ez bezeroak. Ikastetxe eta irakasleei dagokigu, hortaz, haien seme alaben ikaste prozesua era ulergarrian azaltzea eta laguntza eskeintzeko pauta ulergarri eta zehatzak ematea. Are garrantzitsuago, bizi garen denboraldi honetan haien konplizitatea sustatzea ikasleen bizitza egituratzeko eta, posible bada, haiekin batera egoteko.


Eztabaidatzeko.....