Gorputz Hezkuntza

Helburuak: 

●Gorputz Hezkuntzako irakasleriak bere egunerokotasuna partekatzeko toki bat izatea.

● Gorputz Hezkuntzarako material propioa sortzea euskaraz.

● Gazteleraz aurkitzen dugun material interesgarria euskarara pasatzea.

● Irakasleria praktikoki eta teorikoki formatzea.

● Eguneroko lanean agertzen diren arazoak, zalantzak edota berrikuntzak eztabaidatzeko espazio bat edukitzea, eta ahal den heinean, eta ikastetxe bakoitzaren berezitasunak kontutan edukiz, antzeko erantzun bat ematea.

Edukiak:

●Munduko jolasak.

●Ikasketa koperatiboa.

●Hezkidetza.

●Ebaluazioa.

●Teknologia berriak.


Egutegia: 

Hilabete bakoitzaren 4. ostegunean, 15:00etatik 16:30era.

●Urriaren 27an

●Azaroaren 24an

●Abenduaren 22an

●Urtarrilaren 26an

●Otsailaren 23an

●Martxoaren 23an

●Apirilaren 27an

●Maiatzaren 25ean

Tokia: 

B07-B08 eragingunea,  Artatza auzoa 81 - 48940 Leioa