GABONAK

Kanpainetarako materialak

Zergatik neskei gustatzen zaie arrosa eta mutilei urdina? Genetikoa al da?

Jostailu ez sexistak GIDA SESTAO_bilingue.pdf

DBHko familiei zuzendutako kanpaina

Jostailuekin egin dugun moduan, iragarkien inguruan kanpaina egitea proposatzen dizuegu. Jasotzen ditugun mezuekin kritikoak izatea. Horretarako bideo batzuk haiei bidaltzea proposatzen dizuegu, hori bai, azalpen bat gehituz.

Adibidez:

"Gabon garaia da, baita kontsumismo garaia ere, hori dela eta gure Institututik animatzen zaituztegu opari sexistak ez erostea.

Iragarkien mezuak jasotzen jarrera kritikoa izatera bultzatu nahi dizuegu...."

(horrelako zerbait)

Hemen dituzue bideoak:

​PUBLICIDAD SEXISTA

​EL ROL DE LA MUJER EN LA PUBLICIDAD

EJEMPLOS DE PUBLICIDAD SEXISTA​

ALBIZ ESKOLAKO KANPAINA

ALBIZ. JOLASEAN BERDINTASUNA LORTZEN / JUGANDO APRENDEMOS A SER IGUALES
ALBIZ. Gurasoentzako jostailuen kanpaina

IRAGARKIEN ANALISIA (Gelan lantzeko)

HH ETA LHko ikasleekin

Analisia egiteko galderak

(hartu bideoan agertzen den neskeei zuzendutako iragarki bat eta beste bat mutilei)

Zein koloreak erabiltzen dira gehien bat?

Nori zuzenduta dago jostailua/produktua, neskeei edo multilei?

Hizkuntza. Zein tonua eta hitzak erabiltzen dira?

Zer egiten dute protagonistek jostailuekin? Zerrendatu ekintzak.

DBHko ikasleekin

Analisia egiteko txostena

Txostena deskargatu (erderaz)

Txostena deskargatu (Euskaraz)


JOSTAILUEN DINAMIKA

Toy Planet bideoa ikusi baino lehen gomendatzen dugu hurrengo dinamika egitea. Jolas moduan jostailuak neska eta mutil baten artean banatuko dituzte. Zergatik jartzen diren horrela hausnartuko dugu. Gero bideoa ikusi eta komentatu.

DINAMIKA

Estereotipoak identifikatzeko jolasa.

Bakoitzari jostailu ezberdinak jarri eta gero, hausnarketa bat egiteko galderak:


  • Agian Aneri jarri dizkiogun jostailuak, Mikelen gustukoak izan daitezke?
  • Eta Mikeleri oparitu dizkiogunak, Aneren gustukoak izan daitezke?
  • Eta gelako neska-mutilei galdetu: gustatuko litzaizueke Aneren jostailuren bat izatea?
  • Eta Mikelen jostailuren batekin jolastea?
  • ...

ONLINE IKUSI JOLASA

DESKARGATU (Smart notebook)

TOY PLANET KATALOGOA