6. SAIOA DBH

Bigarren Hezkuntzako ikasleek ….. zailtasunak dituzte:


Testuaren lanketa sakona egiteko.

Testuaren ideia nagusia ateratzeko.

Testuaren ideiak modu jerarkikoan antolatzeko.

Testu batean baino gehiagotan agertzen den informazioa lotzeko.

Testu baten atalak eta egitura identifikatzeko.

Testua ikasleek daukaten aurre ezagutzekin lotzeko.

Testu baten itxuraren eta edukiaren iritzi kritikoa eta balorazioa egiteko.


Eta gai dira, orokorrean:


Testu baten informazio esplizitua lortzeko.

Hitzez hitzezko galderen erantzuna emateko.

Testuaren zentzu orokorra jakiteko.

Testuaren hartzailea/k nor/nortzuk den/ diren identifikatzeko.

Testuaren atmosfera eta testuaren ezaugarri psikologikoa antzemateko.

Orokorrean, hitzez- hitzezko informazioa ulertzen dute.