Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako 17 helburu dira. 2030 Agenda osatzen dute. Helburu hauek oso gai ezberdinak jorratzen dituztela; gosearekin amaitzea, genero-berdintasuna lortzea, klima-aldaketari aurre egitea, bakea lortzea… baina esan beharra dago ez direla era aleatorioan aukeratu, hau da, 2 urtez galdeketa publikoak egitearen, gizartearekin elkarlanean egotearen eta herrialdeen arteko negoziazioen fruitu dira
Energia funtsezko pieza izan da gizartearen garapenerako. Gizakiak, bere existentziaren hasieratik, energia behar izan du bizirauteko eta aurrera egiteko. Baina zer da energia eta zergatik du hainbesteko garrantzia?
Bizitza duina izan dadin, elektrizitatearen gutxieneko kontsumoa 0,5 kWh-koa izan behar da eguneko eta biztanleko. Gaur egun, ezin genezake geure eguneroko bizimodua elektrizitaterik gabe irudikatu. Dena dela, 1.200 milioi lagun baino gehiago elektrizitaterik gabe bizi dira, eta gehienak Afrikan zein Asian bizi dira.
Ahal dugun neurrian, guztiok elektrizitatea aurreztu dezakegu, baliabide energetiko berriztagarrien alde egin dezakegu eta kutsagarriak ez diren garraioak, azpiegiturak zein teknologiak erabili ditzakegu.