BATXILERGOKO TITULUAK ESKATZEKO INPRIMAKIA
Idazkaritzak ikastetexeko izan diren edota diren ikasleen dokumentuak zaindu eta kudeatu egiten ditu, baita ikastetxeari atxikitutako zentruenenak ere.
Familiak eta ikasleak laguntza emateko eta egin gehar dituzten bideratze guztiak errazteko prest dago.Â
Jendeaurreko ordutegia (urria-maiatza):Â
Astelehenetik ostegunera 8:30etik 14:00etara
Ostiralean 08:30etik 13:30eraÂ
Jendeaurreko ordutegia (ekaina-iraila):
Astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era
KUDEAKETAK
Tituluak
DBHko titulua ikastetxeko Idazkaritzak ofizioz tramitatzen du etapa amaitu ondoren.
Batxilergoko titulua etapa horretako curriculuma osorik gainditu ondoren lortzen da.
Titulua eskuratzeko, ikasleek eskaera egin beharko dute honako bide hauetako baten bidez:
Ikastetxearen webgunean eskuragarri dagoen eskaera-orria betez.
IKASGUNEA plataformaren bidez.
Batxilergoko titulua eskuratzea honako tasa ofizial hauen araberakoa da:
Ohiko tasa: 47,33 €
Familia ugaria (kategoria orokorra): 23,67 €
Familia ugaria (kategoria berezia): Salbuetsita (0 €)
Institutu honetan edo hari atxikitako ikastetxeetan ikasketak egin dituzten pertsonek, titulua galdu, zuzendu behar izan edo bestelako arrazoiengatik, tituluaren bikoiztua eskatu ahal izango dute ikastetxeko Idazkaritzan.
Horretarako, dagokion tasa ordaindu eta honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
Behar bezala betetako eskaera-orria.
Interesdunaren NANaren fotokopia.
Dagokion tasaren ordainagiria.
Tituluen bikoiztua eskuratzeko tasa ofizialak honako hauek dira:
Ohiko tasa: 7,09 €
Familia ugaria (kategoria orokorra): 3,55 €
Familia ugaria (kategoria berezia): Salbuetsita (0 €)
Ikastetxeak titulu ofizialak jasotzen dituenean, Idazkaritzak familiekin harremanetan jarriko da jasotzeko prozedura eta ordutegiaren berri emateko.
Bestelako Tituluak: tasen ordainketa (HLO): Egoitza Elektronikoa
Bekak eta laguntzak
Liburu Solidarioa (matrikularekin batera)
Liburuen mailegua DBHn.
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko bekak (uztailetik irailera)
Jantokirako eta eskola-materialerako dirulaguntza.
Atzerrian hizkuntzak ikasteko bekak (normalean azaroan)
Udan hizkuntza bat atzerrian ikasteko laguntza ekonomikoa. Adibidez, 2025eko deialdia.
Ikasleak garraiatzeko banan-banako dirulaguntzetarako deialdia (normalean abendua-urtarrila)
Ikastetxetik urrun bizi diren edo behar bereziak dituzten ikasleentzako dirulaguntza. 2024tik aurrera, biak deialdi berean izapidetuko dira. Adibidez, 2025/26 ikasturtea.
Batxilergoko sari bereziak (normalean maiatzan)
Adibidez, 2024 deialdia.
OHARRA: Datak eta informazio zehatza webgune honen orri nagusian argitaratzen dira, deialdia irekita dagoenean.
Ziurtagiriak
Titulu eta Ziurtagiriak beharrezkoak dira ikasketa desberdinak egiteko, oposaketetan aurkezteko edo bekak eta dirulaguntzak eskatu ahal izateko. Atal honetan B1, B2, Historia Akademikoa eta Matrikula Ziurtagiriak eskatu ahal izango dituzu.
Dokumentu horiek guztiak Ikasguneako zure kontuan aurki ditzakezu (2015-16 ikasturtetik aurrera). Ez baduzu, oso erraza da bat sortzea, eta oso erosoa izango zaizu etorkizunean. Bestela, hurbildu ikastetxeko idazkaritzara eta lagunduko dizugu.
B1 EUSKARA SALBUESPENA
2008ko apirilaren 16az geroztik DBH graduatua ikasketen curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz bukatu dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluari dagokionez, ezinbestekoa izango da, halaber, euskal hizkuntza eta literatura irakasgaia gaindituta izatea etapa horretako lau mailetan.
B2 EUSKARA SALBUESPENA
2008ko apirilaren 16az geroztik Batxilergo edo goi-mailako teknikari titulazioak ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek ez dute aurkeztu behar Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak.
HISTORIA AKADEMIKOA
Dokumentu ofiziala da non agertzen diren ikasleak egindako irakasgaiak ikasturte bakoitzeko eta lortutako emaitzak. Ikastetxeko zuzendariak eta idazkariak sinatutako dokumentua da. 2015/16 ikasturtetik aurrera Historia Akademikoak digitak dira. Ikasleak ziklo bakoitza bukatzean sortzen da (DBH4 eta Batxilergoko 2) eta Ikasgunean eskuragarri egongo dira (2015/16 ikasturtetik aurrera amaitu diren historia akademikoak).
MATRIKULA ZIURTAGIRIA
Indarreko ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleek, egoera hori ofiziala den edo ez den organismo baten aurrean baldin eta aurkeztu behar badute, matrikulazioaren ziurtagiria eska dezakete  Ikasgunean edo Ikastetxeko idazkaritzan.
Euskara salbuespenak
Euskara eta literaturaren salbuespenak, baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat, adin txikikoaren arduradun legalaren eskaeraren ondorioz ematen dira.
Salbuespenak urtero urrian eskatzen dira, idazkaritzan, eta horretarako prestaturiko orrian. Matrikula ikastaroa hasita dagoela egiten bada, hilabete izango da eskatzeko.
Inprimakia deskargatzeko sakatu hemen.