Este site se nutre del pensamiento y el trabajo creativo, reflexivo y crítico de los alumnos y alumnas de Filosofía y Psicología del IES Artaza-Romo. A todos ellos mi admiración y agradecimiento.
Nire ustez, filosofia irakasle ona izateko, ikasleek berak esandakoa ere zalantzan jartzea lortu behar du.
Bea Orallo
Irene Yang, 52D 2021-22
Asier Nicolás gómez, 52D 2021-22
Uxue Etxebarria, 52D, 2021-22
“Filosofia handi bat ez da betirako egia ezartzen duena, kezka bat sorrarazten duena baizik” ~ Charles Péguy
Zergatik egongo da ikasketa bat non egia absoutua ez dena bilatzen baizik eta, gainera, kezkak sortzen dituena? Filosofia, gauzak aztertzeaz, beste ikuspegitatik ikusteaz eta gauzak dudatan jartzeaz datza baina ez du inoiz egia absolutua ezartzen, horregatik Péguy-k uste du betirako egia ez dela filosofia, baizik eta egia zalantzatan ipintzea edo egiten duen moduan, “kezka bat sorrarazten duena.” Egia betirako sinestean eta ezbaietan jartzen ez badugu, aurrerapenaz ukatzen gaitu eta horrek banakakoaren edo humanitatearen garapen afektatzen du. Adibidez, iraganean eredu geozentrikoa ez bazen aztertu, oraindik beste planetak Lurraren inguruan biraka daudela ziniztuko genuke eta ez litzateke eredu heliozentrikoa garatuko.”
Felipe TuLin , 52D, 21-22 ikasturtea
Nire ustez, Péguy-k uste zuen betirako egiak ez zirela filosofía, egia horiek alda daitezkelako. Eta “kezka” hori aipatzean, uste dut asko pentsatzeko galderari buruz hitz egiten zuela eta bere esanahia zen galderak balio askoz handiagoa zuela egia osoa aurkitzeak baino, galderak betirako direlako eta egia aldakorra delako. Adibide bat izan ahal da, modelo atomikoa, hau da, lehengo modeloa egiteko norbaitek galdetu zuen zelako itxura duen atomo batek eta atomo batek borobil positibo zela erabaki zuten , urte batzuk geroxeago, protoiak eta elektroiak aurkitu ondoren berriro galdetu zuten nolako itxura zuen atomoak eta horrela jarraitu zuten gaur egun arte daukagun modeloa eraiki arte .
Ainara Villegas, 52D, 2021-22 ikasturtea
“Filosofia ezin ikas daiteke; filosofatzen bakarrik ikas daiteke”
-Immanuel Kant -
Esaldi honen bitartez, Immanuel Kant filosofo prusiarrak filosofiaren zentzua zein den argitzen laguntzen digu. Haren ustez, filosofia zer den jakitea ez da baliogarria filosofia praktikan jarri gabe; hau da, filosofia, jakituria zalantzan jartzean, eztabaidatzean eta gure konklusio propioak ateratzean datza, gure pentsamendua egituratzeko, eta hori guztia praktikan jarri gabe ez zaigula batere lagungarria izango pentsatzen du.
Kantek filosofia bizimodu bezala har dezagula helarazi nahi digu, hori izango baita libre pentsatzera eta arrazoitzera bultzatuko gaituena. Nire ustez, hori da egin behar genukeena, filosofatzen ikastea, edozer gure buruari galdetzen eta gogoa irekitzen, gure erantzun propioak atera ditzagun eta gezurrak sahiestu ditzagun, gu hain erraz ez engainatzeko, beste batzuen artean. Azken finean, filosofia ez da bakarrik ikasketa bat, gure existentzia eta bizitza ulertzeko modu bat baizik.
Filosofatzen duen pertsona bat, jakintsu eta ezjakintsu baten artean dagoena da. Nahiz eta arlo guztietan jakintsua ez izan, jakitea maite egiten du, eta faltan igartzen duena lortzen saiatzen da. Horregatik garrantzitsua da filosofatzea, pertsonalki hazteko.
Nire kasuan, Immanuelek duen iritziarekin bat egiten dut, ikasten duguna modu batean ala bestean gure bizitzan zehar aplikatu behar dugula uste dut eta. Gainera, gure gizartea nolakoa den jakinda eta zenbat gezur, utopia eta manipulazio dagoen, zergatik ez aukeratu libre izaten baimentzen digun bizitzeko era bat?
Iker Anakabe, 52D, 2021-22 ikasturtea
...Egindako marrazki hauen bidez, filosofatzea askatasuna lortzeko ateak zabaltzen dizkigula adierazten dut. Gertatzen diren egoerak edo arazoak modu batean gertatzen dira, baina arazo horien aurrean daukagun erreakzionatzeko modua da benetan garrantzitsua dena. Horretarako ematen dizkigu filosofiak beharrezko tresnak, galdera egokiak eginez, eta gure ondorio propio eta libreak ateratzen..-
Iker Anakabe, "Filosofia eta sistema", 52D, 21-22 ikasturtea
Filosofia arazo berriak aurkitzea eta antzinako arazoei erantzun berriak ematean datza.
RUSSELL, BERTRAND (1872-1970)
Esaldi hau aukeratu egin dut, uste dudalako gure eguneroko bizitza eta pasaden belaunaldietako erronkak adierazten dituelako. Problema baten soluzioa aurkitzen dugunean beste problema mota bat ala problema bera baina ezaugarri ezberdinekin agertzen da. Erronkak olatuen bezalakoak dira; konstanteak, bata bestearen atzean. Batzuetan seriea etorriko da (olatu multzo bat normalak baino handiagoak direnak) baina jarraitzen jakin behar dugu. Bizitza bera erronka bat da eta haren hoberena ateratzen jakin behar dugu, ziur gaudelako horren ondoren beste arazo bat datorrelako.
Ibai Andrinua, 52D, 2021-22 ikasturtea
EUSKADIKO
III OLINPIADA
FILOSOFIKOA
2021
IRATI SANTAMARÍA, 63D-ko ikasleak EUSKADIKO III OLINPIADA FILOSOFIKOAREN 1. SARIA lortu du "ARGAZKI FILOSOFIKO" modalitatean. ZORIONAK, IRATI!!
¿ES LA SOBREPROTECCIÓN EL ANTÓNIMO DE LA LIBERTAD?
2021ko edizioan 3 FINALISTA EDUKI DITUGU!!! ZORIONAK HIRUROI!:
¡¡¡ ESTE AÑO HEMOS TENIDO TRES FINALISTAS
Y UNA TXAPELDUNA ¡¡¡ FELICIDADES A LOS TRES!!!
CÁMERON COCHÓN (43D) ha resultado finalista en dos modalidades: vídeo y dilema moral.
IRATI SANTAMARÍA 63D) primer premio en la modalidad "fotografía filosófica"
ALEX IBARRA (61A) finalista en la modalidad "fotografía filosófica"
ZORIONAK HIRUROI!!!
2020ko urtarrilak 17an, 4.DBHko 6 ikaslek hartu zuten parte Euskadiko 2. Olinpiada Filosofikoan, "Dilema Morala" eta "Bideogintza" modalitateetan.
Martxoaren 13-an, ezagutu genituen Olinpiadako lan saridunak eta poza handiz jakin genuen Ekaitz Sánchez-ek, DBHko 42D-ko ikasleak Dilema Moralaren
2. saria jaso duela!!.
El 17 de Enero 3 alumnas y 3 alumnos de 4º de ESO participaron en la Segunda Olimpiada Filosófica de Euskadi, en las modalidades de "Dilema Moral" y "Vídeo". El 13 de Marzo,conocimos los nombres del alumnado premiado en la Olimpiada, y supimos que Ekaitz Sánchez, alumno del grupo 42D, de 4º de ESO ha conseguido el
2º premio de Euskadi!! en la modalidad de Dilema Moral.