Boluntariotza proiektu hau hasi zen, 2012-2013 ikasturtean, Matxalen Eizagirre, 63D gelako ikasleak, (Zabalketa ONG-n lan egiten zuenak) eskatu zidanean filosfiako 2 klase Zabalketaren proiektua azaltzeko.
Zabalketa Kooperazio eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Getxoko Udalaren subentzioarekin zenbait unitate didaktiko prestatu dituena, “Ikasi eta parte hartu” beren proiektua ikasleengana hurbiltzeko.
2012-13 ikasturtean, Batxilergoko 1.maileko ikasleriarekin hasi ginen, baina hurrengo 2 ikasturteetan, DBHra, Etika ikasgaiaren barrura pasatzea erabaki genuen, “ikasi eta parte hartu” proiektua oso ondo egokitzen zaiolako ekintza Etikako curriculumari. Guztira, formazioa jaso dute: 167+88+97=352 ikaslek.
Zabalketak eskeintzen duen formazioa bi sesiotan egiten dute erakundeko pertsonek zuzenki geletan: batean, bideo eta unitate didaktikoaren bidez, kooperazioa, solidaritatea, demokrazia, boluntariotza eta abarreko gaiak lantzen dituzte, eta bestean kooperante batek azaltzen die ikasleei bere esperientzia.
Boluntariotza, aldiz, 2013-14 ikasturtean hasi ginen egiten, zenbait ikaslek interesa agertu zutelako zerbait praktikoa egitearren. Esther Imaz, Getxoko Udal Zaharren Etxeko animatzaile sozio-kulturalarekin eta Zabalketako Itziar Morante, Sentzibilizazio eta garapenerako hezkuntzako teknikariarekin kontaktatu eta horrela antolatu genituen erresidentziaren bisitaldiak.
2013-2014 ikasturtean 3 bisita egin genuen Dbh-ko 4 eta 9 ikasle arteko taldea eratu eta gero: instalazioak ezagutu, inauteriko dantzaldia eta Word-kafea.
2014-2015 ikasturtean, abenduan hasi ginen, eta dagoeneko 6 bisita egin dugu, ni neu ere barruan: gabonen apaindura, gabonetako dantzaldia, bakearen inguruko ekintza, inauterietako dantza eta mozorroak, aitaren egunean abesbatza batekin batera kantaldia, eta azken bisitan ura, giza eskubidearen inguruko bideoa ikusi eta horren inguruko eztabaida egin genuen.
Leonor de Torre, Filosofia Mintegiko kidea