Arrigorriagan hiri barnean ortu ekologikoak sortzeko proiektua da hemengo hau, parte-hartzean eta auzolanean oinarrituta.
Kilimusin GJHen oinarria lantzea daukagu proposamen moduan. Naturan fokua jarriz, esan dezakegu hainbat aipamenekin bat etortzen garela, konkretuki horiek era sakonagoan lantzen ditugula. Kalitatezko hezkuntzari dagokionez, natura marko hezitzaile moduan erabiltzen dugu, sormena, barnekotasuna, fedea zein jolas bideko baliabideak erabiliz.
Bestalde, taldean dauden gazteek euren bizimoduarekiko zein munduko sistemarekiko ikuspuntu kritikoa izan dezatela bultzatzen da, adin tarte handi baterako jarduerak prestatuz, klima aldaketaren aurrean jardun daitezen eta kontsumo arduratsuaren alde egin dezaten. Horrez gain, naturan prestatutako ekintzen bitartez, ingurumenean dauden izaki guztien bizitza balioztatzea bultzatzen dugu, bertako edertasuna eta bizi oreka ikus dezaten. Gazteek naturaz gau ta egun goza dezaten.
Denda ekologiko bat zabaldu dute.
Nerbioi ibaia eremu libreen ardatz bihurtu dute.
Industrialdeen barruko eremu libreen eta lurraldeko inguru zabalen arteko lotura sendotuko dute.
Azpiegitura handiak tokiko irudian barneratuko dituzte.
Oinezko eta bizikletazko loturak hobetu eta lurreko mugikortasuna bereiziko dira.
Baliatze osagarriko industrialdeen produkzio-ezaugarriak indartuko dituzte.