Saiakuntza zientifiko batzuetan, emaitza aurrikusi egin daiteke hasierako egoeraz zenbait datu ezaguturik. Beste kasu batzuetan, ordea, hasierako egoera ongi ezagutu arren, ezin izaten da emaitza zein izango den aurrez esan. Azken kasu hauetan, saiakuntza zorizkoa dela edo emaitzak zoriaren arabera lortzen direla esaten da.
Zoriaren mende dauden egoera hauek aztertzen saiatzen den matematikaren arloari probabilitatea deitzen zaio. Egia esan, zorizko fenomenoen eta fenomeno deterministen arteko muga zehaztea ez da gauza erraza.
Zorizko prozesuetan, probabilitatearen azterketan ikusiko dugunez, lege jakin batzuk betetzen dira. Hasteko, probabilitatearen bidez zoriaren menpe dagoen saiakuntza batek, adibidez dado edo karta jokoan, atera ditzakeen emaitzak zehaztu daitezke, eta ondoren, emaitza horien artean gertagarrienak zeintzuk diren aurkitu.
Estatistikak, egin den saiakuntzako datuak bilduz, "a posteriori" den zorizko fenomeno bat ikasten du. Probabilitatea berriz, saiakuntza egin aurretik saiatzen da gerta daitezkeen emaitzen berri eta emaitza horietako bakoitza betetzeko dagoen zailtasun edo erraztasunaren berri ematen.
Testu honen iturria
Esperientzia deterministak eta zorizko esperientziak desberdintzen.
Zorizko gertaera:
Definizioa.
Gertaera motak
Lagin espazioa.
Gertaeren arteko ERAGIKETAK
Gertaera baten maiztasunak kalkulatzen: Absolutoa eta erlatiboa.
Gertaera baten probabilitatea, definizioa (Zenbaki handien legea)
Probabilitatearen PROPIETATEAK
Probabilitatearen kalkuloa: LAPLACE-ren LEGEA.
Gertaera baldintzatuak eta askeak:
Probabilitate baldintzatua
Kontingentzia taulak
Gertaera konponsatuak
Saiakuntza askeak eta menpekoak
PROBABILITATE TOTALA.
"A posteriori" probabilitatea: BAYES-en formula