DBH 2Bko ikasle batek gotikoaren ezaugarriak ikusteko aukera izan du Parisen.
"Abenduko zubian nire familiarekin Parisera joan nintzen. Notre Dameko katedralera joan ginenean, historian emandako gaia etorri zitzaidan burura, Erdi aroko Artea, konkretuki arkitektura gotikoa. Orduan, argazki bat atera nuen eta haren ezaugarriak adierazi nituen argazkian bertan. Hasieran, ez nuen bidali inork ez zuelako horrelakorik egin baina klasera bueltatu ginenean irakasleari erakutsi nion. Hark Gizarteko web orrira igo zuen ikasleen txokoko lehenengo edukia bezala."
22-23 IKASTURTEKO IRTEERA
Sopuerta - Enkarterri Museoa - Balmaseda
DBH 2. mailako ikasleek Enkarterria bisitatu dute Bizkaiko historian sakontzeko. Enkarterri Museoan Erdi Aroko historia eta bizimoduan murgildu dira.
Ondoren, ikasitako guztiarekin, turismo-gida laburrak sortu dituzte taldeka.