Arratsaldeko 16:00etan bazkaldu ostean, institutuko frontoian BERANDUEGI ERROMERIA taldekideek kontzertu bat eskeini dute.
NORTZUK DIRA?
Herriko plazetan euskal dantza eta musika sustatu eta gozatzeko asmoz sortu zan Beranduegi Erromeria. Arrigorriaga, Ugao, Zeberio eta Barakaldoko gazteek osaturiko talde hau 2018. urte hasieran hasi zan lehenengo pausuak ematen eta lehenengo kontzertua Ugaoko Herriko Tabernan eskeini zuten urte bereko maiatzean.
Taldearen egitura ezberdina izan arren, gaur egun Ainize Perezek (ahotsa), Mikel Markinak (ahotsa), Markel Garmendiak (kitarra), Kepa Huertak (kitarra), Asier Julek (baxua), Koldo Plazasek (trikitixa) eta Xabier Derteanok (bateria) osatzen dute.
Kontzertutan errepertorioa erromeriako abestiak sartzeaz gain rock amerikarra egiten saiatzen dira ere.