STEAM 

Ikastetxeak zientziarekin lotura estua duela kontutan izanda, teknologia eta informatika mintegietatik aurrera pausu bat emateko garaia dela ikusi dugu. Nola? Ikusi eta ikasitakoa praktikara eramanez.

Bermeoko gazteek mota askotako esperientziak izan dituzte STEAM alorrarekin lotuta. Plangintza bateratua egiteko eta lantaldean jarduteko, BERMESTEAM planaren garapenean motiba eta inplikaturik dauden irakasleak ditugu.

Ikastetxeetan STEAM estrategia garatzeko lana sei ekintza-ardatz nagusitan egituratu daiteke, eta ikastetxeko STEAM planean jasoko dira, hiru multzotan:

STEAM ikasi 

Indarra eman nahi zaio STEAM arloan behar diren oinarrizko konpetentziak eskuratzeari eta gaiak diziplina arteko ikuspegiarekin lantzeko bideak sortzeari.

STEAM egin

STEAM arloak berebiziko aukera eskaintzen du ebidentzia zientifikoetan oinarritutako metodologia aktiboak txertatzeko ikasgelan. 

STEAM izan

Beharrezkoa da STEAM posizionamendua haurtzarotik lantzea eta arreta berezia jartzea interesetan, asmo profesionaletan, identitatean, konpetentzietan eta autokonfiantzan. 

BERMESTEAM proiektuak arlo eta irakasgai guztien diziplina arteko ikuspegia jasotzen du proposamenak DBH-tik BATXILERGO-raino, ikasle guztiei beren oinarrizko konpetentziak hobetzen laguntzeko jarduera antolatu eta planifikatuen bidez.

Koordinazio saio batzuk antolatuko dira helburuetatik abiatuz, jarduerak antolatu eta egituratzeko, erronkak behar bezala ebazteko behar duten informazioa ulertu, lortu eta kudea dezaten ikasleek. Antolakuntza eta lan egiteko modu honek ikasleen motibazioa bultzatuko du.