Iruñerriko hegazti habiagileen atlasa

Iruñerriko hegazti habiagileen atlasa Aranzadiko Zientzia Elkarteak gidatutako proiektua da Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean eta Antsoain, Barañain, Belaskoain, Berrriozar, Bidaurreta, Burlata, Zizur Zendea, Galar Zendea, Iza Zendea, Oltza Zendea, Ziriza, Etxarrri, Etxauri, Uharte, Noain-Elortzibar, Iruñea, Tebas-Muru Artederreta, Aranguren Harana, Egues Harana, Goñi Harana, Ollo Harana, Atarrabia eta Zabalzako udaletxeekin lankidetzan garatua. Halaber, Gorostiko Natur Zientzietako Elkartea bezalako entitateekin ere egiten du elkarlan. Helburu nagusia Iruñerriko hegazti habiagileen banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko atlasa egitea da, baita ugaritasunari buruzko beharrezko estimazioa ere.


Herritar-zientzia proiektu bat da, eta herritarren parte-hartzea aktiboki sustatzen da, 3 urteko iraupenarekin. 2023. eta 2025. urteetan, landa-irteerak egingo dira hegazti habiagileak identifikatzeko. Horretarako, zentso estandarizatuak egingo dira, eta Iruñerriko zatirik handiena hartuko dute. Ikusi edo entzundako hegazti guztiak apuntatuko dira. Informazio horrekin batera, Ornitho Navarra herritar-zientzia (www.ornitho-navarra.es) atariaren zein Ebird-en bitartez bildutako aipamenak ere gehituko zaizkio proiektuari; plataforma hori herritar guztiei irekita dago.


BABESLEAK
LAGUNTZAILEAK