Informazioa kudeatu, antolatu eta barneratu.

Informazioa kudeatzen.

Ikasleei Unitate Didaktiko honetan landuko duten Kirola azalduko zaie. Honekin batera erabiliko den Metodologia eta materiala.

4 talde osatu eta talde bakoitzari ordenagailu eramangarri bat banatuko zaie. Bertan, Herri Kirolen inguruko informazioa (Aurkezpena) eskura edukiko dute. Talde bakoitzak dagokion Herri Kirolaren inguruko informazioa irakurri eta aztertu beharko du. Aurkezpenean, talde bakoitzak, sarrera moduan UDan zehar landu beharreko guztiaren azalpenak edukiko dituzte.

Taldeko partaideek beraien artean ondo barneratu eta praktikatuko dute tokatu zaien kirola.


Txingak
Soka tira
Zaku eramatea
Lokotx bilketa