1. ARIKETA:
Talde handian egiteko ekintza
Jendeaurreko irakurketa lantzeko hurrengo bideoan agertzen diren ariketak egingo ditugu.
2. ARIKETA:
Talde txikietan:
Antzerkian nola ahozkatu behar den ikasteko talde bakoitzak ipuin bat aukeratuko du zerrenda honetatik. Arretaz entzun ondoren taldekideen artean ozenki irakurri beharko dute entonazio egokia erabiliz.