Conócenos en
Gure eskolan hamaika hizkuntza hitz egiten ditugu, eta euskara da denok batzen gaituena. Gure artean euskara hitz egiten dugunean, euskara indartu egiten dugu.
Orrialde honetan eskolan antoltzen ditugun ekintzen berri jasoko duzu.
Eskolan ere, euskaraz bizi!
Abestiak ikasi!
ZER DA?
Hilabetean behin Aranbizkantuz ospatzen dugu eta gure eskola musikaz eta alaitasunez betetzen dugu!
Euskal kanta batzuk ikasten ditugu eta, ostirala heltzean, patiora irtetzen gara denok batera abestera!
Eta, 16:15etan... familien txanda da!
Hurbildu eskolara, entzun gaitzazue eta, batez ere, gurekin batera abestera animatu zaitezte!
Ikasturtean zehar ikasiko ditugun abestiak etxean entzutera gonbidatzen zaituztegu eta, bide batez, artisten beste abesti batzuk deskubritzera. Ziur gogoko izango duzuen bat edo beste aurkituko duzuela!
ABESTIA
ABESTIA
ANE ARRUGAETA
IPUIN KONTALARIA
TAILERRA
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!