Hizkuntzen didaktika

Sormena helburu

Ahozkotasuna helburu

Hizkuntzen maila baxua (diagnostikoa)

Ikasgai guztiak integratzea eta etapak koordinatzea.


URTXINTXA-TXANELA-EKI BATERATUA



Gure proiektuak euskaldun izaera abiapuntu izanik, kultura unibertsalaren aniztasun eta aberastasunaren partaide egin nahi ditu ikasleak. Hizkuntzari dagokionez, bi elementu horiekin jokatzea lortu nahi da, euskarak bere hizkuntz eremuan behar duen garapen osoa lortzearekin batetik eta, bestetik, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestearekin.

Guzti hau aurrera eraman dezagun, Hizkuntza arloko curriculum integratua proposatzen da, non eraikitzeko oinarria hizkuntzaz dugun kontzepzio komuna den. Eta curriculum integratuaren ondorioz, hizkuntza batean lortutako hainbat gaitasun eta ezaguera, erabiltzen diren beste hizkuntzetara transferitu egingo dira, baldin eta beste hizkuntza horietan komunikazio aukerak eta motibazioa eskaintzen bazaie.


E. Hizkuntzaren zeharkakotasuna


Hizkuntza pentsamendua egituratzeko eta errealitatea barneratzeko tresna nagusia da. Hizkuntzaren garapen egokia esparru akademikoan arrakastaren giltzarria izango da neurri handi batean. Hizkuntza akademikoaren garapena bi bidetatik ziurtatu behar da:

  • Hizkuntza arloan eremu akademikoaren lanketa , beste arloetarako beharrezkoak diren hizkuntza edukiak identifikatu eta landuz.
  • Beste arloetan gaitasun kognitibo-linguistikoen garapena . Eremuetako edukiak irakatsi eta ikasi ahala eremu bakoitzaren hizkuntza irakasten/ikasten dihardugu eta alderantziz.


Hizkuntz Proiektuaren beste helburu bat da esparru akademikoaren gaitasun kognitibo-linguistikoen lanketarako arlo guztiak bilduko dituen plangintza koordinatua bideratzea. (ulermenaren edo adierazmenaren kontzepzio bera izatea denok, eskemak eta mapa kontzeptualak egiteko gaitasunak modu berean lantzea...)