FUTBOLAREN ARAUAK
1. JOKALARI KOPURUA
Partidu hasieran hamaika jokalari dira talde bakoitzean parte hartzen dutenak: atezaina eta zelaiko hamar jokalariak.
2. EPAILEAK
Epaile nagusiak erantzukizun osoa hartuko du jokoa araupean mantentzeko. Bi laguntzaile zango ditu, marrazain izenekoak .
3. ZELAIA
Ez da oso zehatza . Izan ere-, 90-120 metroko luzera eta
45 - 90 metroko zabalera eduki dezake.
4. BALOIA
68 eta 71 zm bitarteko zirkunferentzia du eta larruzkoa da .
5. ATEA
Bi zutoinen arteko distantzia 7,32 metrokoa da. Langa, ordea, 2,44 metroko altueran jarrita dago. Sarea barrualdetik hauekin
uztartuta dago.
6. PARTIDUAREN IRAUPENA
Arauzko 90 minutuak 45 minutuko bi zatitan banatzen dira, tartean 15 minutuko atsedenaldia egiten delarik .
7. GOLA
Jokoaren xedea dugu. Baloiak derrigorrez zutoin eta langaren arteko ateko marra oso-osorik gainditu beharko du.
8. JAURTIKETA LIBREA
Epaileak jaurtiketa librea adieraziko du jokalari bat nahita honako hau egiten edo horretan saiatzen ari denean:
• Beste taldeko jokalari bati ostikoa eman.
• Aurkakoa zangotrabatu.
• Zelaiko jokalariak esku edo besoez baloia eraman.
9. JOKOZ KANPO
Baloia jokoan dagoen unean jokalari bat kontrako ate-marratik baloia baino gertuago aurkitzen denean gertatzen da.
10. PENALTIA
Jokalari batek arestian azaldutako faltak bere atezainaren area handian egiten dituenean edo horretan egiten saiatzen denean. Kontrako ekipoko jokalari batek aukera du baloia, geldi dagoela, penalti-puntutik jaurtitzeko, aurrean atezainaz gain beste jokalaririk ez duela defentsa-lanak egiteko.
11. JAURTIKETA LIBRE EZ-ZUZENA
• Baloia modu arriskutsuan jokatzean
• Aurkakoari bidea oztopatzean
• Atezainak, baloia eskuetan duela, sei segundo baino gehiago ematen dituenean.
Askotan epaileek falta horiek guztiak gorriaz edo horiaz zigor
ditzakete.
12. SAKEAK
> HASIERAKO SAKEA
Partiduaren hasieran edota bigarren zatiaren hasieran, ekipo batek lehenengo kasuan eta besteak bigarrenean, erdiko puntutik egiten duena da.
> ATEKO SAKEA
Defentsan ari den ekipoari emandako sakea da. Baloia
azkenekoz ekipo erasotzailearen jokalari batek ukitu ondoren ateko marratik ateratzen da.
> ALBOKO SAKEA
Alboko marraren atzetik eta zelaitik irten den leku beretik
baloia bi eskuez jaurtitzea da, azkenekoz baloia ukitu duen ekipokoa ez den jokalari batek egina.
• KORNERRA
Jokalari batek baloia bere ateari dagokion hondoko marratik kanpora botatzen duenean gertatzen da.
• EPAILEAREN SAKEA
Epaileak ohizkoa ez den joko-etenaldi baten ondoren egiten duena da; ekipo bakoitzeko jokalari bat hartu, eta baloia bien artean lurrera erortzen uzten da.